GazteArtea erakusketa

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen (Hogeit’a egitarauaren baitan) eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, 2011.urtean lehen aldikoz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria antolatu du.

Sari honen helburua, Euskal Herrian, Arte Garaikidean lan egiten duten eta ausartak, berritzaileak eta gogotsuak diren artista gazteak sariztatzea izan da. Sari honek, sorkuntza, artistak, eta oro har, Artea agerian utzi nahi izan ditu. Euskal Herrian arte garaikide inguruan famatuak diren pertsonaz osatua den epaimahaia bat eratu dute antolatzaileek haien deliberoen hartzeko (ikus zerrenda Itzal aktiboaren webgunean).

Itzal Aktiboa elkarteak, lehiaketaren baitan hautaturiko bost artisten (edo artista kolektiboen) obren erakusketa kolektiboa antolatu du epaimahaiko kideen erabakiei jarraikiz, Donibane Garaziko 3 lekutan (Apezpikuen presondegian eta  Zitadelako 7 eta 22. zenbakietan) , 2011ko urriaren 1etik azaroaren 1era.

Itzal Aktiboa Saria – 2011, Zaloa Ipiña Bidaurrazaga artistari emana izan zaio, urriaren 14ean. 24 urteko, Bilbotar honek “Argi distira 7″izeneko argazkiari esker irabazi du lehiaketa (ikus artikulua ilustratzen duen irudia). Argazki hau, sorta baten parte da, argiari buruzko filma bat egiteko balio izan duena (http://www.flickr.com/photos/zaloaipina).

Donibane Garazi Hiriko saria Anne-Laure Garicoix-ek eskuratu du. 24 urtekoa da eta Donibane Garazin bizi da (Baxe Nafarroa). Akrilikoz, tintaz eta kolorezko arkatzaz eginiko La Chute d’Orlando Black izeneko margo handi bat sortu du (http://annelauregaricoix.blogspot.com).

Bi irabazle horietaz aparte ondoko hiru finalisten obrak ikusten ahal dira Donibane Garazin:

  • Verónica Domingo Alonso 22 urteko da, Getxokoa, Areetakoa (Bizkaia). Bilbo eta bere ingurunearen arkitektura gogoratzen duen Txinako tintazko zirriborro sorta bat erakusten du.
  • Myriam Gesalaga Eizagirre 24 urtekoa da, Zarauzkoa (Gipuzkoa). Taula baten gaineko margoaren mugimendu indarraz inspiraturiko estanpa abstraktu sorta bat sortu du.
  • Andoni Maillard, 26 urtekoa, Arrangoitzekoa (Lapurdi). Araire 2000 izeneko eraikuntza erakusten digu. Obrak, gurdi baten itxura hartzen du, baina fetix gailu bilakaturik.
    http://andonimy-art.com

Lehiaketan aurkezturiko obraz gain, artista guztiek beste lan batzuk erakusten dituzte. Erakusketa denboran, bisitariak, erakutsiko diren obra horiei buruzko iritzia plazarazten ahalko du.

Xehetasunak: