Euskararen erabilera indartu lurraldeko kultura ekitaldietan

2024/02/29

Euskal kultur erakundeak euskararen erabilera sustatzea bere egitasmoaren erdigunean emana du. Helburu horrekin, bere elkartekideak euskararen erabilera garatzen lagundu nahi ditu eta bereziki gure lurraldea biziarazten duten ekitaldi edo gertakarietan. Horretarako gaualdi zikloa bat antolatzen du 2024ko martxo-apirilean.

Euskararen erabilera indartu lurraldeko kultura ekitaldietan
© Matiu Bordato

Gaualdi ziklo hori Plazara kolektiboarekin batera antolatuko dugu.
Gure elkartekideei zuzenduak diren bi gaualdi hauen helburua, kultura gertakarien antolatzaileei euskararen presentzian eta erabileran eragiteko gogoa, giltzak eta tresnak ematea da.

Molde ludiko eta praktikoan, elkarteen beharren identifikazio baten ondotik, pista konkretuak emanak izanen dira, euskararen erabilera indartzeko.
Kasu ! Izena emanez gero, bi gaualdietan parte hartzeko engaiamendua hartuko dute parte-hartzaileek (bi gaualdiak osagarritasunean pentsatuak izan dira).

  • Urririk – Toki kopuru mugatua | Hizkuntza: Euskaraz & frantsesez (itzulpen kaskoak)

Datak

  • Martxoaren 26an, 18:00 - 20:00 - Lota jauregian, Uztaritzen
  • Apirilaren 9an, 18:00 - 20:00 - Lekua zehaztekoa, parte hartzaileen jatorriaren arabera (izen emateen arabera egokituko da)

Izen emateak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)