Euskararen balorapen kulturalaz

Bere sorturtearen ondoko hamabost urteetan, Euskararen Erakunde Publikoa abiatu arte, euskalgintzan kulturan bezainbat lan eraman du Euskal kultur erakundeak: Herriko etxeentzat itzulpenak eginez, bide seinalakuntza sailean bereziki, Euskara Agerian liburuxkak argitaratuz, toponimian, etabar.

Euskaltzaindiak antolatu XVII. Jagon jardunaldien karietara (gaia: "Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian") Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendariak nahi izan ditu 11 pundutan laburbildu erakundeak urtez urte obratu, lagundu edota kudeatu ekintzak euskararen eta kulturaren bidegurutzean, Iparraldean:

  1. Inkesta soziolinguistikoen jarraipena (1991n eta 1996an)
  2. Euskara agerian argitalpenak
  3. Euskararen hatsa erakusketa
  4. Hizkuntza guttituen topaketak
  5. Xirrixta haurrentzako aldizkaria
  6. Itzulpenak herriko etxeentzat
  7. 1996-97 urteak: bihurgune bat euskalkintzaren kudeaketan (Hizkuntza kontseiluaren eta ondotik Euskararen Erakunde Publikoaren sortzea eraginen zuten eztabaidak)
  8. EKE-k eraman ekintzak euskara toki berrietan sartzeko
  9. Ikusgarrigintzan eta teknologia berrietan egin ahalegin handiak
  10. Eleketa ahozko memoriaren bilketaren abiatzea
  11. Gazteei zuzendu "Hogei'ta" ekintza labela

Bere hitzaldia bururatzean EKE-ko zuzendaria eragile mota guztien arteko zubien eraikitzearen premiaz mintzatu da euskararen kultura balorapenaren geroa bermatzeko.

Xehetasunak