Euskal literaturaren eta musikaren arteko elkarreragina ilustratzen duen denbora-lerroa

2022/02/09

Euskal kultur erakundearen proposamenari erantzunez Gotzon Barandiaran idazleak euskal literatura eta musika senidetzen dituzten album hautatuen kronologia bat ontu du. Timeline horrek agerian uzten duelarik hainbat kantari-musikarik euskal idazleen obren berenganatzeko ukan duten dohaina. Ekarpen berezi hau serie baten hastapena baizik ez da. Ondoko hilabeteetan beste musika kronologia batzuk argitaratuko ditugu.

Euskal literaturaren eta musikaren arteko elkarreragina ilustratzen duen denbora-lerroa
Ondoko hilabeteetan beste musika kronologia batzuk argitaratuko ditu Euskal kultur erakundeak

Idazleen eta musikarien arteko elkarreragina etengabea izan da Euskal Herrian 1960 hamarkadatik gaur arte. Hori erakusten digu Gotzon Barandiaran idazleak (1974, Larrabetzu) osatu duen album hautaketak. "Hitzen ahairea" liburuan jorratu ildotik, argi uzten du elkarreragin horretatik sortutako kantu anitz sinbolo bihurtu direla milaka euskaldunentzat, euskararen biziberritzerako ezinbestekoak bilakatuz.

Kronologia interaktibo baten bidez agerian emanak diren diskoak Badok.eus plataforman entzun daitezke. Aipatuak diren idazleen hobeki ezagutzeko estekak proposatuak dira ere.

Ondoko hilabeteetan beste timeline batzuk argitaratuko ditugu, eredu hori segituz, aditu baten behakoa plazaraziz beti. Helburua publikoaren jakinmina piztea delarik, artxiboko dokumentu edo gertakari batzuetatik abiatuz, kultura gai askoren ezagutzaren sakontzeko.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)