Euskal literatura klasikoa aipagai nagusia Sarako idazleen biltzarreko egun profesionalean
Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak, Sarako Biltzarrak eta Biblio64 Departamenduko liburutegiak irakurketa publikoaren eragileei zuzendu aurtengo lehen egun profesionala antolatuko dute Sarako idazleen Biltzarraren karietara. "Euskal literatura klasikoa, bizirik dagoen ondarea?" gaitzat ukanen duen eguna apirilaren 11n iraganen da, asteartez, 9:00etatik goiti, Saran.
Gauza jakina da euskal idazle klasikoak, oro har, ezezagunak direla gure gizartean. Eskolan gutti ikasi edo ikasi gabe egonik, omen edo balioztatze eskasagatik agian, jakitate hori gure kulturan errotu gabe dago.
Sarako idazleen Biltzarraren karietara antolatu egun profesionalak bi xede ditu:
- alde batetik, parte-hartzaileei parada ematea euskal idazle enblematiko horien hurbiltzeko, molde jakingarri eta didaktikoan.
- bestalde, kezka sozial honi (euskal ondare literarioaren jakingabezia) gogoeta eta esperientzia trukatze gune bat eskaintzea.
Mintzaldi, tailer, mahai inguru, … egunaren egitaraua sarean da.
Gehiago jakin
- Egun hortan parte hartzeko, Biblio64-ari idatzi, stephanie.medrano@le64.fr helbidean izena emanez.
- Egitaraua (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)