Euskal kulturaren Ipar Euskal Herriko agendaren panorama

2025/02/16

Azken 20 urteotan Euskal kultur erakundeak, eragileek eman datuetatik abiatuz eta euskarri desberdinetako prentsa/sare sozialen errepaso baten laguntzaz, Ipar Euskal Herri mailako euskal kulturaren agenda osatzen du egunez egun (mintzaldiak, kontzertuak, animazioak...). Ondorioz, urteko kultura ekitaldiei buruzko ikuspegi orokor baten ukaiteko parada ematen digu. 2024an sartu gertakarien sintesia estatistiko labur bat proposatzen dugu hemen.

Euskal kulturaren Ipar Euskal Herriko agendaren panorama
Kaxkarotak Uztaritzen 2024ko otsailean © Lorentxa Saragueta

1947 gertarkariren datak argitaratuak izan dira 2024an gure agendan.
Haietarik 1569 Ipar Euskal Herriko probintziekin zerikusia zutelarik (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa) eta gaineratekoak Hego Euskal Herriarekin edo Euskal Herritik kanpoko eremuekin.

2023ko datuekin konparaketa bat egiten bada, ikus dezakegu emaitzak biziki hurbilak direla.
Gertakari motei begira azpimarratzen ahal da zinema/bideo ekitaldiek gorakada narbarmena ukan dutela, ikuskizunek gorakada ttipia eta animazioek beherakada.
Urtean zeharreko daten banaketari dagokionez, badirudi ekitaldien kopurua nahiko orekatua egoten dela hilabetez hilabete: 100 eta 150 ekitaldi artean zerrendatzen ditugu hilabetero.
Datuak lurraldez lurraldez aztertu ondoan ez da aldaketa handirik nabari 2023tik 2024ra.

Daten banaketa gertakari motaren arabera

Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa gertakari motaren arabera. 2024ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda
Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa gertakari motaren arabera. 2024ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda

Erabiltzen dugun terminologia

Gertakari mota Azalpena
Erakusketak Mota guzietako erakusketak (arte plastikoak, erakusketa didaktikoak...).
Hitzaldiak Mota guzietako hitzaldiak (liburu aurkezpenak, gai baten aurkezpena, eztabaidak, irakuraldiak, omenaldiak...).
Ikastaroak Noizbehinka publiko zabalari proposatuak zaizkion mota eta gai desberdinetako prestakuntza laburrak (tailerrak, formakuntzak...).
Gertakari erritualak Urtean zehar iragaiten diren egutegiari lotu ospakizunak eta besta erritualak (maskaradak, inauteriak, solstizio bestak...) sartzen dira atal horretan.
Bertso saioak Mota guzietako bertsu saioak (bertso apairuak, saioak, txapelketak...).
Festibala & ekitaldiak Festibalak eta egun bateko gertakariak. Herri Urrats bezalako ekitaldi jakin horiek hitzordu desberdinez osatuak dira gehienetan (animazioak, erakusketak, kontzertuak) baina ez beti.
Zine - Bideo emanaldiak Euskal zinema emanaldiak eta dokumentalen proiekzioak.
Ikuskizunak Ikusgarri biziduna alorreko ikuskizunak (dantza, antzerkia, zirkoko eta karrikako arteak).
Kontzertuak Estilo guzietako musika eta kantu kontzertuak (rock, a capella, abesbatzak, orkestrak ea.).
Animazioak Atal honetan biltzen ditugu gainerateko kategorietan sartzen ez diren gertakariak. Gehien-gehienetan dohainik direnak - salbuespenak salbuespen - eta iraupenaren aldetik aski mugatuak (zonbait oren gehienik).

 

Daten banaketa urtean zehar eta gaiaren arabera

Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa hilabeteka eta gaiaren arabera. 2024ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda
Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa hilabeteka eta gaiaren arabera. 2024ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda

Daten banaketa zonaldeen arabera

Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa lurraldeen arabera. 2024ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda
Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa lurraldeen arabera. 2024ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda

Gehiago jakin

Artxiboak

2024ko daten banaketa lurraldez lurralde gertakari motaren arabera

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)