Euskal kulturaren ezagutza eta sentsibilizazioa presondegian

2022/03/06

Euskal kulturaren ezagutza eta sentsibilizazioa EKEren ardatz nagusienetarik bat da. Kultur arartekolaritzan eramaten dituen ekintzak publiko mota ezberdinei zuzenduak dira. Horretarako EKEk partaide ezberdinekilako egitasmoak garatzeko aukerak biderkatzen ditu. Hala nola, bigarren urtez jarraian, Baionako presondegiari lotua den SPIP zerbitzuarekin partaidetza bat garatuz, euskal kultura hobeki ezagutarazteko asmoz.

Euskal kulturaren ezagutza eta sentsibilizazioa presondegian
Argazkia: Maitane Eyheramonho - EKE

Bigarren esperimentazio honentzat, EKEk bere kultur ingenieritza ekarri du euskal kulturaren deskubritzeko tailer ezberdinak proposatuz: euskal kulturaren ezagutza orokorra, dantza, musika, bai eta dantzaren eta musikaren arteko lotura argitan ematen duen tailer bat ere.

Baionako presoek euskal kultura deskubritzeko parada izanen dute zonbait tailerren bidez: dantza, musika…

  • Martxoaren 14a, 9:30-11:30: Euskal kulturari buruzko sentsibilizazioa (Pantxoa Etchegoin)
  • Martxoaren 15a, 9:30-11:30: Euskal musika garaikideari buruzko tailerra (Bilaka)
  • Martxoaren 15a, 14:15-16:15: Euskal dantzari buruzko iniziazioa ( IDB - Ihintza Irungaray)
  • Martxoaren 16a, 9:30-11:30: Euskal dantza eta musika tailerra (IDB, Bilaka)

Gahiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)