"Euskal kulturaren eguna" Maurice Ravel kontserbatorioan

2022/04/02

Euskal kulturaren egunaren lehen edizioa 2013an iragan zen, Maurice Ravel Kontserbatorioaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza baten baitan  Partaide berri batzuk gehitu dira geroztik, hala nola Iparraldeko dantzarien biltzarra 2014an eta Herri Soinu 2016an. Iragan diren zazpi edizioetan, erakusketak, mintzaldiak, mahain-inguruak, master class-ak, tailerrak, bertsuak eta kontzertuak proposatuak izan zaizkie kontserbatorioko musikariei, dantzariei eta aktoreei, baina ere ipar Euskal Herriko musika eskolen sarekoei 2019an.

"Euskal kulturaren eguna" Maurice Ravel kontserbatorioan
© EKE

Aurten, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin Kontserbatorioan antolatu den Euskal kulturaren eguna apirilaren 2an iragan da, larunbatez. Azken edizioa izan da, 2022ko azaro-abenduko eskainiko den formula berria aitzin.

Joseba Tapia ikasleak zuzentzen emanaldiaren denboran © Alaia Cachenaut
Joseba Tapia ikasleak zuzentzen emanaldiaren denboran © Alaia Cachenaut

Hautatu da eguna dantzaren eta musikaren artean banatzea, Joseba Tapiak animatu musika tailerrarekin eta Bilaka konpainiako Oihan Indartek zuzendu dantza tailerrarekin. Kontserbatorioko ikasleei, baita ere ipar Euskal Herria sareko musika eskola guziei proposatuak ziren tailer horiek. 30 bat musikarik eta 20 bat dantzarik parte hartu dute topaketa horietan.
17:00etan iragan den emanaldira gomitatua izan da publikoa. Musikariak, dantzariak, amaturrak eta profesionalak hor egon dira.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)