Euskal kulturaren ipar Euskal Herriko diagnostiko partekatuan parte hartu
Urritik aitzina, Euskal kultur erakundeak ELKARTUZ izeneko desmartxa garrantzitsu bat abiaraziko du, artista profesionalen eta amaturren, bai eta kultura elkarteen ikusmoldeak biltzeko. Gure xedea: euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egitea ipar Euskal Herrian. Horretarako, identifikatu ditugun 8 kultura alor handi estaliko dituzten tailer tematiko batzuk antolatuak izanen dira. Trukaketa horiek EKE-ren ondoko epe ertaineko kultura proiektuaren oinarriak finkatzeko baliagarriak izanen zaizkigu.
Euskal kulturaren inguruko ikusmoldeak trukatzeko, partekatzeko eta proposamenen egiteko parada eskaintzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak izeneko ELKARTUZ bilkura zikloa abiaraziko du 2021eko urritik 2022ko martxoraino. Artista profesional eta amaturrak, eta euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteak egiazko konzertazio desmartxa honetan parte hartzera gomit dira.
Euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat eginez, datozen urteetako EKEren egitasmoa elikatzea eta kultura eragileak elkarretaratzea da asmoa.
Konzertazio honen helburua euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egitea da ipar Euskal Herri mailan, honek datozen urteetako EKEren kultura egitasmoa elikatuko duelarik. Helburua da ere, ipar Euskal Herriko kultura eragile ezberdinak elkarretaratzea.
Hori dela eta, trukaketa desberdinen bidez, kultura alor bakoitzeko perzepzioak eta dinamikak ezagutu nahi ditugu, kolektiboki gogoetatu nahi dugu eta ikuspegi amankomun bat ukan. Bestalde, ondoko egitasmoak lurraldeko elkargoetako kultura politikekin osagarritasunean (Eskualdea, Departamendua, Euskal Hirigune Elkargoa) kontutan hartu beharko dituen erronka kolektiboak identifikatu nahi ditugu ere.
Tailer tematikoak ostegun guziz iraganen dira, urritik martxoraino, 18:00etatik 20:30etara, EKE-ko Uztaritzeko egoitzan.
Tailer bakoitza kultura alor bakar baten inguruan iraganen da.
Euskal kultur erakundeak 8 alor identifikatu ditu: antzerkia, dantza eta dantzatzeko musika, literatura, bertsolaritza, gaurko musikak, koru kantua, arte bisualak, eta zinema.
Parte hartzea irekia da eta oraindanik edozoinek izen eman lezake arlo bateko tailerren segitzeko.
Aurreikusiak diren tailerren egutegia
Klikatu arlo batean daten ikusteko.
Oroit: tailer guziak Lota Jauregian iraganen dira, Uztaritzen, 18.00etatik 20.30ra.
- Urriaren 7an
- Azaroaren 4an
- 2021eko urriaren 14a
- 2021eko azaroaren 9a
- 2021eko urriaren 21a
- 2021eko azaroaren 18a
- 2021eko urriaren 28a
- 2021eko azaroaren 25a
- 2022ko urtarrilaren 13a
- 2022ko otsailaren 10a
- 2022ko urtarrilaren 20a
- 2022ko otsailaren 17a
- 2022ko urtarrilaren 27a
- 2022ko otsailaren 24a
- 2022ko otsailaren 3a
- 2022ko martxoaren 3a
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)