"Euskal kultura bizi ezan/k" ibilbideen lehen esperimentazioak
Euskal kultur erakundearen transmisio estrategiaren giltzarri diren "Euskal kultura bizi" ibilbideak jadanik martxan diren bitartekaritza dispositiboetan oinarritzen dira, hala nola Zineskola eta Musikariak ikastetxeetan. Helburua, bereziki gure kultura gutxi edo batere ezagutzen ez duen publikoari euskal kultura ezagutaraztea eta biziaraztea xede duen urraspide pedagogikoa aberastea da, euskararen erabilerari zentzua emanez, euskal artistekin elkarrekintzak sortuz eta euskara ideien eta emozioen bektore gisa erabiliz.

Eskolendako, ibilaldiak sortuak dira eredu komun batean oinarrituz:
- Proiektuaren abiaraztea: irakasleak ibilbidea aurkezten die ikasleei eta proposatuak izan zaizkion eduki pedagogikoetan bermatuz, prestakuntza lana eramaten du ikasgelan.
- Euskal artista batekin elkartzea edota obra baten deskubritzea (liburua, filma...).
- Sorkuntza ibilbidea: artista edo obrarekilako topaketaren ondotik, ikasleak lagunduak dira sorkuntza artistiko bat gauzatzeko, artistak proposatu dituen edo obran erabiliak diren prozesua, erreferentziak eta teknikak berriz inbertituz.
Hiru fase badira ibilbide horien eraikitzeko:
- EKEko transmisio arduradunak artista, irakasle, aholkulari pedagogiko eta partaide profesionalekin hainbat tresna eraikitzen ditu ibilbide bat burutzeko: eduki pedagogikoak, topaketaren prestaketa, obren hautua, sorkuntza ibilbidearen funtsa eta forma.
- Fase esperimentala: parte hartzen duten irakasleen geletan ibilbideak proposatuak dira, proiektuak hobetzea ahalbidetuko duten oharrak ukaiteko.
- Hedapen fasea: sortutako ibilbide horiek Iparraldeko eskola guziei proposatuak izanen dira.
2023-2024 eta 2024-2025eko ikasturteetako ibilbide esperimentazioak:
- Ondarea bizi ezan/k (Etnologo gazte dispositiboan oinarritzen dena)
- Zinema bizi ezan/k (Zineskola dispositiboan oinarritzen dena)
- Musika bizi ezan/k ("Musikariak ikasteetxetan" dispositiboan oinarritzen dena)
Partaideak
- EKE-k identifikatu dituen artistak, elkarteak eta kultur guneak
- Irakasleak
- Pirinio Atlantikoetako Hezkuntza Nazionaleko zerbitzuen zuzendaritza
- IKAS euskal pedagogia zerbitzua
Harremanak
- Maritxu Etxeto - maritxu.etcheto@eke.eus - 05 19 08 45 70
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)