Deia elkarteei Euskal kultur erakundeko kide izateko 2025ean

2025/04/14

Urteko dirusaria ordaindurik, iaz 220 elkarte egon ziren Euskal kultur erakundean bazkide. Aurtengo kidetze kanpaina ireki dugu eta elkarte horiek heldu den ekainaren 15a arte dute 2025eko dirusariaren ordaintzeko. Bestalde, nahi duten gainerateko elkarteak ere EKE-ko kide bilaka daitezke, euskal kulturaren alorrean proiektuak eramanez gero.

Deia elkarteei Euskal kultur erakundeko kide izateko 2025ean
© Lorentxa Saragueta

Joan den urtean kide egon ziren elkarteek mezu bat eskuratuko dute emailez, bazkidetzaren arraberritzeko urratsen zehaztuko diena.

Garrantzitsua da ekainaren 15eko epea errespetatzea elkartek 2026 urterako ukan nahi luketen diru-partaidetza eskatzeko (eskaera txostena bakarrik igorriko zaie urtesaria ordaindua duten elkarteei).
Oroitarazi behar da, bestalde, Euskal kultur erakundeko 2026ko biltzar nagusian, bozkatzen ahalko dutela bakarrik beren urtesaria ordaindua ukanen duten elkarteek.

Ekainaren 15eko epea errespetatzea beharrezkoa da 2026 urterako diru-partaidetza baten eskatzeko

Iaz kide ez ziren kultur elkarteak bazkide bilaka daitezke ere, baldin eta euskal kulturarekin zerikusia duten proiektuak eramaten badituzte.
Eskaera egiteko formulario berezi bat bete behar dute

Euskal kultur erakundean kidetza hartzean, euskal kulturari atxikimendua erakusteaz gain, komunitate baten partaide bilakatzen dira elkarteak. Sare horren bidez informazio interesgarriak eskuratzen ahal dituzte. Bestalde proiektuen gauzatzeko laguntza ukan lezakete EKE-ko lantaldearenganik, eta zonbait kasutan laguntza ekonomikoa, urtero antolatzen dugun egitasmo deialdian parte hartuz.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)