Euskal kultur erakundeko 2025. urterako partaidetza eskaera txostenak

2024/10/01

Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkartekideek 2025. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak mailez eskuratu dituzte. Eskaerak 2024ko azaroaren 11 aitzin itzuli beharko dira.

Euskal kultur erakundeko 2025. urterako partaidetza eskaera txostenak
© Marion Lastiri

Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten EKE-ko elkartekideek proiektu deialdi honetan parte har dezaketela.

Berritasun bat aurten sorkuntzaren arloari dagokionez: Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskal Kultur Erakundeak, amateurrek bultzatzen dituzten sormen proiektuak laguntzeko ELKI izeneko dispositibo bat proposatzen dute aurten lehen aldiz elkarlanean.

Soilik ongi beteak eta epeetan itzuliak izanen diren txostenak aztertuak izanen dira (azken epea: 2024ko azaroaren 11).
Egitasmoak hobeki aurkezteko posible da Euskal kultur erakundeko teknikari batekin hitzordua hartzea.

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)