Euskal kultur erakundearen eta Donibane Lohizuneko herriko etxearen arteko hitzarmena
2012ko uztailaren 24an Donibane Lohizuneko Herriko Etxean izenpetu hitzarmenaren helburua, Euskal kultur erakundearen eta Donibane Lohizuneko Hiriaren arteko datozen hilabetetako partaidetzaren kuadro orokorra zehaztea izan da. Partaidetza hori 2002az geroz martxan da eta jadanik hainbat hitzordu antolatuak izan dira karia hortara : mintzaldiak (Historiari, bertsularitzari, emazteek gizartean duten tokiari edota ihauterien erranahiari buruz), euskal sorkuntza gaztea ala ohiko koru kantua baloratzen dituzten kontzertuak, erakusketak ("Itsasturiak, "Herri ixilean"...), haurrendako animazioak, ikusgarriak ("Bidean Zehar", "Bodarin") eta antzerkia...
2010ean hasi eta 2012ko ekainean bukatu memorio lan bati esker, Donibandarren oroitzapenak bildu ahal izan dira arrantzaren historiaz eta hiriaren azken urteetako historiaz. Horren ale bat atxikia izanen da Departamenduko Artxiboetan. 2012 - 2013 denboraldirako, hiriak eta EKEk elkarlanean segituko dute eta euskal kulturaren inguruko topaketa sail bat eskainiko dute : Baratze Botanikoaren bisita bertsulariekin, Euskal Herriaren historiari buruzko mintzaldia, deskubritze-kontzertuak, topaketa idazleekin, film emanaldia, Baionako Euskal Museoaren bisita, dantza emanaldia, etab.
Bestalde, 2013ko lehen hiru hilabeteentzat, bertsularitzaren inguruko une azkar bat pentsatua da. Alabaina, gauza desberdinak antolatuak izanen dira "Bertsolari" filmaren inguruan eta hori publiko desberdinei begira (eskolak, bertsularitza ezagutzen ez dutenak, bertsuzaleak,...). Orokorkiago, hitzarmen hau izenpetuz, Donibane Lohizuneko hiriak Euskak kultur erakundea berresten du euskal kulturaren baliabide iturri ete erreferente bezala.