Euskal kultur erakundearen 2014ko biltzar nagusi jendetsua

EKEk sustatu edo lagundu 400 ekintzen artean, aipagarriak dira kultura politika publikoetako eragile ezberdinei buruz egin aholkulari eta ikerlari misioak, eskola garaiko heziketa artistiko eta kulturalari buruz eramana izan den ikerketa, mugaz gaineko harremanen azkartzea, edota Etcharry formakuntza elkarteak (AFMR) eraman « KILT » europar proiektuaren abiatzea (populazio bereziekin ari diren  sozial alorreko langileendako formakuntza tresna batzuen ekoizpena). EKEz gain,bertze lau partaide europar badira proiektuan : Eslovakia, Italia, Eskozia, Katalunia.

Aipatzekoa da ere, 2013an 77 kultura elkarte lagunduak izan direla, bai formakuntzen bidez, bai diruz, alor artistiko eta kultural guzietan (kantua, musika, antzerkia, dantza, arte mota desberdinak nahasten dituzten ikusgarriak). Biltzar Nagusi horretan, Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio formakuntzak proposatu ditu hautetsientzat eta kultura teknikarientzat, ipar Euskal Herriko 10 herri elkargo edo hiriguneetan. Interesa agertu duen lehena Errobi-Aturri herri elkargoa izan da.

2013ko ekintzen bilduma eta diru konduak aho batez onartuak izan dira.

Xehetasunak