Euskal kultur erakundeak bide-orri berria dauka (2023-2026)
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako. Ipar Euskal Herrian euskal kulturak ezagutzen dituen erronka nagusiei erantzun hastapen bat emateko asmoa dauka. Metodologiari dagokionez ondoko lau urteetako egitasmo hori eskubide kulturalen dinamikan oinarritzen da.
2023-2026 lau urteko bide-orriaren helburua nagusia euskal kulturaren sustatzea da, bereziki amatur elkarteek biziarazten dutelarik, kontutan hartuz Euskal kultur erakundearen giza eta diru ahalmenak, eta muga teknikoak.
Bere xedea honako kultura garatzea da:
- kultura anizkoitza, eskubide kulturalen errespetuan oinarritua;
- kultura erreflexiboa, nahasten dituena ondarea eta berritzea, ikerketa eta sorkuntza;
- zentzua dakarren kultura, galdeak eta eztabaidak bultzatzen dituena;
- bai herrikoia, bai kultua den kultura, parte hartzailea, belaunaldien artekoa;
- kultura inklusiboa, euskaraz hitz egin nahi duten euskaldunei zuzendua, baina erdaldunei ere irekia;
- kalitate eskakizun handiko kultura, amatur eta profesionalen bidegurutze;
- Hegoaldera begiratzen duen kultura, baina urrunago ere bai, ezberdintasunez aberasten dena;
- kultura zoinetan norbanakoa kolektiboaren zerbitzari den.
Bide-orria hiru ardatzek osatzen dute.
- Lehen ardatzak – Bildu eta ikertu – euskal Etnopoloaren proiektu zientifiko eta kulturalari dei egiten dio. Bere helburua izanen da euskal gizarte garaikidearen bilakaerak aztertzea.
- Bigarren ardatzak – Transmititu eta komunikatu – euskal kulturaren transmisiorako estrategia baten obratze kolektiboa garatzen du.
- Hirugarren ardatzak – Egituratu eta lagundu – laguntza proposatzen die eragileei, elkarte ekosistemaren egituratzeko, eraginkortasun eta koordinatze gehiago izan dadin ekintzetan, euskal kulturaren alde.
Norabide horiek lantalde profesionalak urte guziz osatzen duen kultura egitasmoa egituratuko dute.
Gehiago jakin
- Euskal kultur erakundearen bide-orria (2023-2026)
Bilduma (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)