Euskal kultur erakundeak ORBEL taldearen bi egonaldiak sustatu ditu
Orbel, 2017an Baionan sortu post-rock taldea da, erritmo tribalak, trantze hipnotikoa eta erritual paganoak uztartzen dituena. Taldeko lau kideek (Txomin Urriza, Kamille Dizabo, Alan Billi eta Annelise Arnaud) Lur Hezea hirugarren diskoa Biarritzeko Atabal aretoan aurkeztu dute abenduaren 2an. Aitzin, Beyond there (2018) eta Hegan (2019) lanak kaleratu zituzten, denak Usopop Diskak labelaren eskutik.
EKEk taldea bere lehen urratsetik segitzen du, bai disko ekoizpen aldetik, bai eta kontzertu birei dagokienez ere. Lur Hezea diskoaren ateratzearekin, EKEk, Atabal egiturarekin partaidetzan, Orbel taldeak urrian eta azaroan Biarriztar gelan eginiko bi egonaldiak sustatu egin ditu. Aukera paregabea gela horrek eskaintzen dituen baldintza ezin hobeak baliatuz, soinuak, ahotsak, bai eta argi jokoak ere denborarekin lantzeko oholtzan, datorren kontzertu biraren ongi prestatzeko.
Heldu diren hilabeteetan, Orbel taldeari arrakasta eta topaketa bikainak opa dizkiogu!
Taldearen bira 2022 - 2023:
- 12/02 Biarritz, EH - Atabal
- 12/11 Durango, EH - Durangoko Azoka
- 12/17 Hondarribia, EH - Psilocybenia
- 01/13 Besançon, FR - Les Passagers du Zinc
- 01/14 Lyon, FR - Le Farmer
- 03/31 Bagnères, FR - L'Alamzic
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)