Euskal kultur erakundeak mediazio kargudun bat bat bilatzen du
Bere 2023-2026 bide-orriaren ildoak segituz, Euskal kultur erakundeak hainbat transmisio eta mediazio proiektu eramaten ditu. Xerkatzen dugun bitartekaritza kargudunaren misioa ekintza desberdin horien koordinatzea izanen da: egitasmoen planifikazioa, eguneroko kudeaketa eta partaideen arteko harremanen segipenari lotuak diren eginbehar praktikoak eramanen ditu. Lan-kontratua mugatua da, mugagabea bilaka daitekeena. Hautagaitzak helarazteko azken epea: 2024ko azaroaren 15a.
Bi lan arlo nagusi
Lehenik, euskal kulturaren transmititzeko xedearekin zerikusia du postuak. "Euskal kultura bizitu" dispositiboak ekoiztuak izanen dira: ibilbide pedagogiko horiek erakasle eta artista batekin asmatu izan ondoan, lurraldeko eskolei eta helduentzako formakuntzen antolatzaileei proposatuak izanen zaizkie. Dispositibo horien eskaintza zabaltzea eta haien segipena segurtatzea izanen da mediazioa kargudunaren lehen misioa. Era berean, gaur egun eramanak diren sentsibilizazio dispositiboen jarraipena bere gain hartu beharko du, Zineskola, booktrailer lehiaketa, Musikariak ikastetxeetan bezalako ekintzak, segituz eta koordinatuz.
Transmisio eta sentsibilizazio dispositiboetatik aparte, beste bitartekaritza ekitaldien antolaketa segurtatu beharko du mediazio kargudunak. Alde batetik, euskal literaturaren sorkuntza eta hedapen ekintzak kudeatuko ditu. Bestetik, EKE-k antolatzen dituen beste ekitaldi desberdinetan, bere koordinazio gaitasunak ekarriko ditu, izan dadin Etnopolo labelaren baitan programatu mintzaldien eta kolokioen antolaketan edo ekoizten ditugun erakusketen hedapenean.
Eskatutako kalitateak
- Antolatua eta koordinatzailea izan
- Entzuteko, analizatzeko eta sintetizatzeko gaitasunak ukan
- Jende eta funkzionamendu desberdinei egokitzeko gaitasuna ukan
- Euskal kultur adierazpenen ezagutza ona ukan
- Publikoarekiko harrera ona ukan
Eskatutako gaitasun teknikoak
- Ahozko eta idatzitako komunikazioan errextasunak ukaitea (bai euskaraz, bai frantsesez)
- Proiektu kudeaketan esperientzia ukaitea
- Tresna numerikoetan trebe izaitea
- Baliozko B gida-baimena ukaitea
Kontratua
- Urte bateko lan-kontratu mugatua, mugagabea bilaka daitekeena
- Lan-tokia: Lota Jauregia - Uztaritze. Bulegotik mugitzea eskatuko da elkartearen beharren arabera
- Ordutegia: denbora osoko lanaldia, astean 35 oren
CV-a eta motibazio gutuna bi hizkuntzatan (euskaraz eta frantsesez) emailez igorri behar dira, 2024ko azaroaren 15eko berantenik, helbide honetara: elix@eke.eus
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)