Euskal kultur erakundea "Maitaldia" dantza festibalaren partaide fidela
Maitaldia dantza festibalaren 2023ko edizioa irailaren 7tik 18ra ospatuko da Biarritzen eta Euskal Herriko herri anitzetan. Aurten, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, jaialdiaren antolatzailea den Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentroak, tokiko artistei toki handia eman nahi izan die.
Hala nola, honako sorkuntzak ikusteko paradak izanen dira Biarritzen eta beste herrietan ere:
- Komunikazio - Inkomunikazio - Mizel Théret / Traversée konpania - Pétricot frontoia - Egunero irailaren 8a eta 17a artean
- Ahotsak - Ziomara Hormaetxe - Colisée antzokia - Irailaren 9an
- Fuga ! - EliralE - Colisée antzokia - Irailaren 12an
- Giza - Kukai Dantza eta Martin Harriague - Bellevue plaza - Irailaren 9an
- Menu - Dantzaz - Ahurtiko herriko etxearen aintzinean - Irailaren 17an
- Menu - Dantzaz - Atharratzeko Latsagia - Irailaren 18an
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)