Euskal kultur erakundea ohoretan France Musique irratian
France Musique irratiaren Ocora Couleurs du monde programak hiru emankizun eskaini dizkio euskal kulturari. Otsailaren 13an, 20an eta 27an zabaldu ziren eta podcast gisa eskuragarri daude orain.
2020an, Euskal kultur erakundeak 30 urte bete zituen. Horren karietara, Françoise Degeorges-ek animatzen eta ekoizten duen Ocora Couleurs du monde programak hiru emankizun eskaintzen dizkio euskal kulturari.
Otsailaren 13an zabaldu zen lehen atalean, 1997tik 2021era Euskal kultur erakundeko zuzendaria izan den Pantxoa Etchegoin-ek euskal kantuaz, bertsularitzaz, bai eta Maite Barnetche, euskarazko telebistaren aitzindariaz mintzatu da (Maite Barnetche-ren emankizunak EKE-ren egoitzan kontsulta daitezke).
Otsailaren 20 eta 27an hedatu ziren beste bi emankizunek Joël Merah eta Petar Klanac konposatzaileei, Philippe de Ezkurra eta Xabi Etcheverry musikariei, eta EKE-k ekoiztu duen "Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketari toki garrantzitsua eskaini zieten.
Oren bateko hiru emankizunak hiru urtez podcast gisa eskuragarri dira.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)