EKE bere elkarte-kideen laguntzeko prest konfinamendu garaian
Gure atxikimendu guzia erakutsi nahi diegu gure kultura elkarte, artista eta partaide guziei. Badakigu ere krisia honek gure kultura elkarte kide guzientzat jadanik eragin handiak dituela eta geroan ere ukanen dituela. Jakin ezazue Euskal kultur erakundea zuen ondoan dela eta bihar oraino gehiago zuekin izanen dela bere ahalen araberako laguntza eta aholkuak ekartzeko.
Ezohiko ingurugiro honetan, galdegiten dizuegu gurekilako harremanentzat internet sarea erabiltzea, gure webguneko lantaldearen orrian zehaztuak diren helbide elektronikoen bitartez. Oroitarazten dizuegu Euskal kultur erakundea hetsirik egonen da publikoarentzat, beste erabakirik hartu arte.
Egun hobeak etorriko direlarik, ez duda gurekin harremanetan sartzea, edozein galde gurekin partekatzea.
Anartean, zaindu zuen eta ingurukoen osagarria.
Oharra:
Frantziako kultura ministeritzak eta beste erakunde batzuek kultura eragileak eta enpresak sustatzeko planak iragarri dituzte komunikabideetan.
Hona azkenik argitaratu direnak:
- Crise sanitaire : premières mesures du ministère de la Culture en soutien au secteur culturel
- Covid-19 : actions du ministère de la Culture / DRAC Nouvelle-Aquitaine en faveur des secteurs de la création, des industries culturelles et de l'action culturelle
- Région Nouvelle-Aquitaine : Covid 19 - Plusieurs mesures au profit des entreprises impactées
- Pirinio Atlantikoetako Departamenduak egin esteka baliagarrien zerrenda
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)