Biarritzen iragan da Euskal kultur erakundearen 2022ko Biltzar nagusia

2022/04/03

Euskal kultur erakundearen 2022ko Biltzar nagusia apirilaren 2an iragan da, 10.00etan, Biarritzeko Le Connecteur zentroko entzundegian. Karia hortara 2021eko ekintzen bilduma eta konduak onartuak izan ondoan administrazio kontseiluko kultura eragileen taldea arreberritua izan da.

Biarritzen iragan da Euskal kultur erakundearen 2022ko Biltzar nagusia
2022ko biltzar nagusia © Jakes Larre

Aipagaiak honako hauek izan dira:

  1. Harrera : Gilles Sixou, Le Connecteur guneko zuzendaria
  2. EKE-ko lehendakariaren hitza
  3. 2021eko ekintzen bilana eta 2022ko norabide nagusien aurkezpena
  4. 2021eko kontuen aurkezpena
  5. Kontu ikuskatzailearen txostena
  6. Hitz hartzeak
  7. Txostenen bozkatzea
  8. Kontu emaitzaren esleipena (bozka)
  9. Urtesariaren finkatzea
  10. Administrazio kontseiluko kultura eragileen taldearen arraberritzea

Mikel Erramouspé lehendakariak adierazi du bere lehendakari kargua uzten zuela. 2003. urteaz geroztik betetzen zuen funtzioa. Administrazaile gisa segituko du hemendik aitzina. Hainbat urtez eraman lanaren eskertzeko Magali Zubillaga kantariak Xalbadorren zonbait bertsu eskaini dizkio (Uztapideri eta Amentsetan bertsuetatik hartuak - Odolaren mintzoa).


Lehendakaria elkartearen barne-bilkura baten karietara hautatua izanen da, ondoko asteetan.
Kultura eragileen taldean Marie-Andrée Ouret eta Marie Bidart izanen dira administratzaile berriak (Battittu Coyos eta Julien Corbineau ordezkatuz).

Xehetasunak

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)