Euskal kantutegien argitalpenen kronologia bat (1826-1946)

2022/05/23

Euskal kultur erakundeak eskaturik, Eresbil artxibategiko zuzendari ohia den Jon Bagüés musikologoak euskal lurraldeetako abesti eta dantza doinuak biltzen dituzten argitalpenen zerrenda osatu du, 1826tik 1946ra, denbora-lerro edo timeline baten bitartez.

Euskal kantutegien argitalpenen kronologia bat (1826-1946)
Jon Bagües © Jakes Larre - EKE

Jon Bagüés (1955, Errenteria) musikologo eta artxibozainak apailatu kronologiak "primariotzat" hartuko liratekeen kantutegiak biltzen ditu, funtsean, doinu tradizionalak lehen aldiz jasotzen dituztenak, baina, datek aurrera egin ahala, aitzineko bildumetan jasotako abestiak biltzen dituztenak ere.

Bildumak aurkezteaz gain (bertsio numerikora estekak proposatuz) kantutegiak osatu zituzten biltzaileak aurkezten dizkigu ere.
Gure kantu eta musika ondarea salbatu eta transmititu nahian lan ikaragarria eraman zuten pertsonaia horien ezagutzeko lan ederra eskainia zaigu hor.

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)