Euskal Hitzorduak #6

2022/11/08

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin eta Euskal hirigune elkargoaren babesarekin, Euskal hitzorduak jaialdiaren 6. edizioak euskal dantzaren adierazpen guztiak sustatuko ditu Biarritzen, beste behin, entsegu ireki, eskolendako edo ikusle mota guztiendako ikuskizun eta animazio ezberdinen bitartez.

Euskal Hitzorduak #6
© Kresala

Artista eta generoen arteko bateratzeak eskainiak zaizkigu seigarren Euskal Hitzordu hauen karietara. Ohidurazko formak eta garaikideagoak dira gela batean edo karriketan gaindi aurkeztuak, euskal sorkuntzaren aniztasunean murgiltzeko paradaz gozatzeko.

Aurtengo egitaraua

  • Azaroaren 7a eta 8a . 20:00. Mitologia Txikiak . Bilaka Kolektiboa . Biarritz Gare du Midi
  • Azaroaren 11a . 20:00. Eta orain zer ? . Kukai Dantza . Errenteria Lekuona
  • Azaroaren 12a. 20:30. Neok . So.K Konpainia . Biarritz Casino Antzokia
  • Azaroaren 13a . 17:00. Amoria & Dolore . Kresala Dantza Taldea . Biarritz Gare du Midi

Gehiago jakin

  • Egitaraua (agenda)
  • Sarrerak: malandainballet.com
  • Turismo bulegoa Biarritz: Tél. 05 59 22 44 66, tourisme.biarritz.fr
  • Turismo bulegoak: Baiona, Angelu eta Euskal Herria osoa

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)