Euskal etnopoloaren 2021eko mintegiaren lehen mintzaldia
"Euskal etnopoloa" labelaren laugarren mintegiaren lehen hitzordua on line antolatuko da 2021eko urtarrilaren 21ean, 18:00etan. Leire Díaz de Gereñu Lasaga-k Ondarea eta sorkuntza: begirada gurutzatu bat kontalaritzari mintzaldia eskainiko du.
Osasun egoera dela eta, Euskal etnopoloaren 2020-2021eko mintegiaren abiatzea 2021eko urtarrilaren 21era atzeratu da eta on line eginen da. Leire Díaz de Gereñu Lasagak, doktore eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Saileko irakasleak (UPV/EHU), Ondarea eta Sorkuntza: begirada gurutzatu bat kontalaritzari gaiari buruzko mintzaldia proposatuko du.
Mintzaldi honen helburua egungo euskarazko ahozko kontalaritzan ondareak eta sorkuntzak duten lekuaz hausnartzea da, azken hamarkadetan euskarazko ahozko kontalariek bersortu duten mintza jardunen azterketaren bitartez.
Egoera ikusirik, lehen hitzordu hori telematikoan eskainiko da Zoom aplikazioaren bidez.
Mintzaldia segitzen ahalko duzue ondoko loturan sakatuz:
Bost minutu lehenago konektatzea komeni da.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea - Terexa Lekumberri: lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- www.etnopoloa.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)