Euskal etnopoloaren hitzarmena arraberritu da 2026 arte

2023/03/16

Euskal kultur erakundeak, ARI institutoak (UMR 5319 Passages) eta Akitania Berriko Kultura Ekintzen Zuzendaritzak (Kultura Ministeritza) Ethnopôle basque - Euskal etnopoloa labelaren hitzarmena berriz bideratu dute 4 urterendako. Martxoaren 16an izenpetu da, Euskal kultur erakundearen egoitzan, Uztaritzen. 2017tik gauzatu diren ekintzen bilanaren egiteko aukera izan da, baita 2026 arte ibiliko den proiektu zientifiko eta kulturala berria aurkezteko ere.

Euskal etnopoloaren hitzarmena arraberritu da 2026 arte
Hitzarmenaren izenpetzaileak eta partaideak Lota Jauregian bilduak Uztaritzen, 2023ko martxoaren 16an © Lorentxa Saragueta
Euskal etnopoloak biltzea eta ikertzea du helburu: ahozko lekukotasunetan oinarrituz gaurko jendarte garaikidearen bilakaerak aztertu nahi ditu.

Hitzarmenaren hiru izenpetzaileak, etnopoloaren partaide-sortzaileak (IKER – UMR 5478 laborategia, Baionako Mediateka, Eusko Ikaskuntza, Baionako Euskal Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Departamenduko Artxiboak, Euskaltzaindia) eta batzorde zientifikoa (Baionako goi mailako arte eskola) ordezkatuak ziren, Lota jauregian, martxoaren 16an.

Okasione hortarako, etorri dira UMR Passages-eko zuzendaria eta Bordeaux-Montaigne unibertsitateko ikerketa batzordearen zuzendariordea.
Mahain inguru baten ondotik, 2017tik 2022ra eraman bidea aipatua izan da, eta ere proiektu zientifiko eta kulturala berria.

Terexa Lekumberri, euskal etnopoloaren koordinatzailea, Johañe Etchebest, EKE-ko zuzendaria eta Nathalie Jaëck, Bordeaux-Montaigne unibertsitateko ikerketa batzordearen zuzendariordea © Lorentxa Saragueta
Terexa Lekumberri, euskal etnopoloaren koordinatzailea, Johañe Etchebest, EKE-ko zuzendaria eta Nathalie Jaëck, Bordeaux-Montaigne unibertsitateko ikerketa batzordearen zuzendariordea © Lorentxa Saragueta

Euskal etnopoloaren 2023-2026ko proiektua Euskal kultur erakundearen egitasmo berriaren dinamikan kokatzen da osoki. Bere ikerketa ardatzak hauek izanen dira:

  1. Ahozko ondare immateriala
  2. Ondarea eta sorkuntza
  3. Hizkuntzak eta jendarteak
  4. Kultura eskubideak

Gehiago jakin

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)