Euskal etnopoloa FAMDT federazioaren topaketetan
Alaia Cachenaut Euskal Kultur Erakundeko CIFRE doktoregaiak ekainaren 15etik 17ra Pauen ospatuko den Frantziako musika eta dantza tradizionalen elkarteen federazioaren (FAMDT) topaketetan parte hartuko du.
«2003-2023… UNESCOren Kultura Ondare Immaterialari buruzko hitzarmenetik, Faroko hitzarmenera. Zertan gara eta nora goaz?» lemapean antolatu topaketen karietara, Euskal kultur erakundeak aspalditik kultura ondare immaterialaren arloan eraman ekintzak aurkeztuko ditu Alaia Cachenaut-k, baita 2017an lortutako etnopoloaren labelizazioa ere, kultura eskubideen inguruan hasi gogoeten inguruan engaiatu ibilbidea tarteko.
Gehiago jakin
- Egitaraua (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)