«Euskal emigrazioa Ameriketara: bizirik dagoen historia», aurtengo Sarako idazleen biltzarreko egun profesionaleko gai nagusia
Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak, Sarako Biltzarrak eta Biblio64 Departamenduko liburutegiak irakurketa publikoaren eragileei zuzendu egun profesionala antolatuko dute Sarako idazleen Biltzarraren karietara. "Euskal emigrazioa Ameriketara: bizirik dagoen historia" gaia ukanen du abianpuntu eta apirilaren 22an iraganen da, Sarako lezeetan.

Zenbait mende iraun du Euskaldunen abiatzeak ozeanotik haratago, azken hamarkada hauek arte. Fenomeno horrek arrasto anitz utzi ditu familietan, oroitzapen kolektiboan eta literaturan. Gaur egun sekula ez bezala historia hau, euskal komunitatearen historiaren zati nagusi gisa, kontatzen da, ikertua eta irakatsia da.
- 9:00 | Harrera Sarako lezeetan
- 9.30-10.45 | Euskal emigrazioaren ibilbide historikoa - Oscar Alvarez, Historia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (Gasteiz)
- 11.00-12.15 | Euskal emigrazioaz gaurko ikerketa, historiografia eta irakaskuntza - Argitxu Camus - Historia eta Euskal Ikasketetan doktorea, Iker laborategian.
- 12:30-14:00 | Bazkaria
- 14.15-15.30 | Emigrazioaren gaia euskal literaturan - Jon Casenave - Euskal literatura irakasle emeritoa Bordeaux-Montaigne unibertsitatean.
- 16.00 | Tailerrak
- Euskaldunen aztarnak munduan erakusketaren bisita gidatua
- Euskal emigrazioaren bibliografiaren aurkezpena: gaurkoak eta historikoak
- Lekukotasunak. Mintzoak.eus, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren atariaren aurkezpena, EKEko Ondarearen balorapenaren arduraduna den Mathias Olasoren eskutik. - 17:30 | Bukaera
Gehiago jakin
- Antolatzaileak: Sarako Biltzarra - BILKETA sarea - Euskal kultur erakundea - Biblio64
- Izen ematea (beharrezkoa): EKE - Lucie Lohier: lucie.lohier@eke.eus
- Hizkuntza: Euskaraz, bat-bateko itzulpenarekin frantsesera (kaskoekin)
- Egun profesionalaren egitaraua (PDF)
- Sarako Idazleen Biltzarraren egitaraua (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)