Euskal berrikuntza artistikoaren 24 orduak: emaitzak

Zazpi artistek beren izena eman zuten, hauen artean grafistak, argazkilariak, margolariak eta idazleak, azken hauetako batek Txekiatik bidali duelarik bere lana.

Eginbeharra xinple bezain gogorra zen : 24 orduz ttanko obra edo idazlan baten sortzea, gai honen inguruan : Artea/Teknologia/lurraldea, eta euskarri bezala, ordenagailurako sagu bat.

Epaimahaia osatu dutenak ziren : Maiana Agorrody, Baionako Space Junk arte zentrokoa, Irati Burgues, Bilboko Sarea arkitekturako arkitektoa, Christiane Giraud, eskultorea, Daniel Landart idazlea, eta Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendaria.

Epaimahaiak kriterio hauek finkatu ditu sariak emaiterakoan : lanaren kalitatea, berrikuntza, hizkuntza artistikoa, eta gaiarekilako koherentzia. Hautaketa zaila izan arren,orokorrean ikusiz obren kalitatea, Euskal kultur erakundeak eskaini dituen hiru sariak banatuak izan dira larunbatean, ekitaldi ofizialean, Estia eskolan, arratsaldeko 18ak inguruan:

  • Lehen saria (300 euro) : MariJoxe AZURTZA, Donostiarra, idatzi duen « Artearen lurraldea » ipuinarentzat ;
  • Bigarren saria (200 euro) : Serena LUTTON, bere grafismo lanarentzat ;
  • Hirugarren saria (100 euro) : Julien GOUL, bere margo lanarentzat.

Beste parte-hartzaileek ere opariak ukan dituzte, egin duten lanaren sariztatzeko.

Laster, bi partaideek datorren urteko ekitaldiaren garapena landuko dute, lehen ekitaldi batentzat, kausitze ederra izan baita aurtengoa.