Euskal artistak New York-en, Euskal Etxearen 100. urtebetetze kari

Aste beteko egitaraua prestatu dute New York-eko "Basque Club"-aren mendeurrena ospatzeko : mintzaldiak, kontzertuak, pilota... Estatu Batuetarako bidaia egin duten euskal artisten artean, aipatzekoa da Kalakan taldeak kontzertua eskainiko duela urriaren 11n. Bestalde, Christophe Pavia hendaiarrak eta Adelaide Darraspe urruñarrak Euskal kultur erakundeak 2012. urtean lagunduriko Zortzi orrazkera-desfilea aurkeztuko dute urriaren 13an.

Xehetasunak