Euskal artistak Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan
Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer kultur aretoak, euskal kulturari ateak berriz idekiko dizkio udazken honetan. Bi kontzertu eta argazki erakusketa bat (denak urririk) antolatuak izanen dira Euskal kultur erakundeak, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundeak eta Etxepare institutuak osatu duten mugazgaineko lankidetzaren baitan.
2016 urtetik Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugazgaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen dituzte Akitania Berrian. Ondorioz, urtero, euskal artista batzuk programatuak dira Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan.
Egitaraua
- Azaroaren 26a, 20:30 Etxetaruru (Mixel Etxekopar – Jean-Christian Galtxetaburu) eta Amorante-ren kontzertuak
- Azaroaren 3tik 29ra – Asier Gogortza-ren Autopsiak argazki erakusketa
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)