Etxetik ere, gure kultura baliabide anitzak beti gozagarri

2020/11/03

Edozein unetan erabil eta kontsulta daitezke urtez urte ekoiztu ditugun baliabide numeriko desberdinak eke.eus eta mintzoak.eus gure bi internet atarietan. Elkarrizketak, lekukotasunak, txosten bereziak eta erakusketak denetarik dago herritarren eskura, dohain, euskaraz, eta frangotan bertsio elebidunean.

Etxetik ere, gure kultura baliabide anitzak beti gozagarri
CC-BY-SA Jakes Larre - Euskal kultur erakundea

Anitzak dira proiektuz proiektu sarean eman ditugun edukiak.
Hala ere horra hemen gure gomendioak. Hautaketa bat baizik ez da!

Elkarrizketak, lekukotasunak eta mintzaldiak

© EKE
© EKE

Iparraldeko ahozko memoria

Mintzoak.eus Euskal kultur erakundeak sortu eta kudeatu plataforma numeriko bat da, EKE-k berak edo Euskal Herriko beste eragile batzuek bildu soinu edo ikus-entzunezko lekukotasunen hedapena errazteko asmoz.

© Maitane Hernandez (EKE)
© Maitane Hernandez (EKE)

Euskal kulturaren lekukoei hitza

Euskal kulturaren lekukoak diren artista edo kultur eragile batzuen lekukotasunak biltzen ditugu atal honetan, elkarrizketa moduan, testuz edota bideoz. 80 elkarrizketa baino gehiago irakurtzeko.

© Biarritz Studio Photo
© Biarritz Studio Photo

Ahozkotasunari buruzko hitzaldiak

Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan ahozkotasunari buruz antolatu mintegien bideoak (2017-2020) sarean dira.

Balorapen bereziak

© Kepa Etchandy
© Kepa Etchandy

Euskaldunen Argentina

XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen zituen Euskaldunen Argentina erakusketak. Sareratu dugu.

© Gallica.fr
© Gallica.fr

Lehen munduko gerlako grabaketak

1915-1918 artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan zeuden presoak grabatu zituen. Horien artean 10 Euskal preso. 2014an, 2016an eta 2018an, artxibo hauen kopia numerikoa jaso du Euskal kultur erakundeak.

© IDB
© IDB

Euskal dantzaren eskolan

Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ginen 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, Lehen urratsa izeneko web-dokumentalean argitaratu ditugu.

Datubaseak

© Gaizka Iroz
© Gaizka Iroz

Musika partiturak

Zonbait musikarik (Jo Maris, Frédéric Sorhaitz, Jacques Ballue, Mario Gachis...) nahi izan dituzte beren partiturak Euskal kultur erakundearen webgunean denen eskura jarri, batez ere koru kantuaren garapenaren sustatzeko. 

© Euskal Argentina
© Euskal Argentina

Guillaume Apheçaren erregistroak

Guillaume Apheça (1828-1919) emigrazio agente euskaldunaren artxiboetan agertzen diren 15 000 atzerriraturen izenak proposatuak dira hemen, xehetasun batzuekin, bertsio egokitu batean.

© Maitane Hernandez (EKE)
© Maitane Hernandez (EKE)

SOKA, euskal dantzaren urratsetan

SOKA euskal dantzari buruzko erakusketa ibiltarian (2015-2019) aurkeztuak ziren dokumentuen katalogoa (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...): 400dik gora dokumentu.

CC-BY-SA-NC - Asisko Urmeneta
CC-BY-SA-NC - Asisko Urmeneta

Haurrak ahantzi gabe...

SOKA erakusketaren balorapen pedagogikoa kari, Asisko Urmeneta marrazkilariak 14 marrazki original sortu ditu Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzarien jantzi adierazgarriak irudikatzen dituztenak.

Josta zaitezte koloreztatzen!

Lan hauek Creative Commons lizentziapean dira (erabilpen komertzialik ez - aldaketarik ez).

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)