"Etnologo gazte" egitasmoa abiatu dugu Larzabalen
Euskal kultur erakundea, Baiona-Euskal Herriko artxibo poloa, Xabi Hiriart (Ekide produkzioak) eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa juntatu dira "Etnologo gazte" egitasmoa martxan emaiteko. Egitasmo honek gazteak ahozko memoriaren bilketari, kontserbatzeari eta ezagutarazteari sentsibilitzatu nahi ditu. 2023ko irailetik abenduraino iraunen du. Beste kolegio batean berriz abiatzeko asmoarekin.
2023an, Eleketa egitasmoa Baxenabarreko kolegio batean sartuko da, "Etnologo gazte" programaren bidez. Honen helburua: gazteak, epe labur batez, memoria biltzaile izan daitezen. Hiru hilabetez, Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko 22 ikaslek heien inguruko ezagun batzuk elkarrizketatuko eta filmatuko dituzte, eta erreportaje ttipiak sortuko.
Bide beretik, Baiona-Euskal Herriko artxibategia bisitatuko dute, artxibo mota horiek non eta nola kontserbatuak diren jakiteko. Hiru ofizio desberdinen ezagutzeko aukera ukanen dute: etnologoa, irudi hartzailea eta artxibozaina.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)