Elkartuz desmartxa: kultura diagnostiko partekatutik proiektuetara

2022/04/25

Berrogei kultura eragile inguru bildu ziren joan den apirilaren 23an Uztaritzen, Euskal kultur erakundeak 2020ko urrian abiatu Elkartuz tailerren sintesiaren karietara. Tailerretan jorratuak izan diren arlo guziak ordezkatuak ziren (antzerkia, literatura, dantza & dantzatzeko musikak, bertsularitza, gaurko musikak, koru kantua, arte bisualak eta zinema). Euskal kulturaren diagnostikotik at, nahiak eta desirak plazaratu dira. Ondoko hilabeteetan EKE-k egituratzen lagun lezazkeen egitasmo konkretuak aipatu dituzte ere arlo bakoitzeko eragileek.

Elkartuz desmartxa: kultura diagnostiko partekatutik proiektuetara
© Jakes Larre - EKE

Euskal kulturaren inguruko ikusmoldeak trukatzeko, partekatzeko eta proposamenen egiteko parada eskaintzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak ELKARTUZ izeneko bilkura zikloa abiarazi zuen 2021eko urrian. Horretarako artista profesional eta amaturrak, eta euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteak egiazko konzertazio desmartxa honetan parte hartzera gomitatu zituen orduan.
Honen helburua euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egitea izan da ipar Euskal Herri mailan, honek datozen urteetako EKE-ren kultura egitasmoa elikatuko duelarik. Helburua zen ere, ipar Euskal Herriko kultura eragile ezberdinak elkarretaratzea.

90 lagun inguruk (artista profesionalak eta amateurrak, elkarte desberdinetan ordezkariak) parte hartu dute Uztaritzen, 2021eko urritik 2022ko apirilera bitartean antolatutako 17 tailerretan.

Apirilaren 23ko sintesia egunean hor ziren ordezkariek beren arlo bakoitzeko egoeraren berri eman dute labur bada labur, bizi dituzten egituratze mailak eta problematika desberdinak agerian utziz. Zeharkako problematikak eta gaiak agertu dira ere karia hortara, hala nola memoriaren bilketa eta transmisioa, kultura bitartekaritzaren garrantzia, artisten ikusgarritasuna, euskararen lekua edo kulturaren berritzea eta partekatzea.

Arlo bakoitzean, ametsak eta desirak, baita ere epe ertain eta laburrean gauza daitezkeen proiektuak, lerrokatu dira.

Lehentasunezkoak diren egitasmo konkretuak hautatu dira. Kultura eragile nahiantek landuko eta sakonduko dituzte orain. Euskal kultur erakundeak lagunduko ditu lan hortan, talde-animazioa eta jarraipena segurtatuz.

Azpimarratzekoa da Elkartuz tailerretan parte-hartzaileek erakutsi duten motibazioa.
Orohar desmartxa honek agerian utzi ditu berriz ere sortzaileen ideien aniztasuna eta aberastasuna, baita ere beharrei hurbilagotik erantzunen dieten egitasmoen plantan emateko lan amakomunaren premia.

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)