Zeintzu dira kultura elkarteendako animazio kolektiborako tresnak?

2022/04/11

2022ko maiatzaren 19an, 18:00etan, Euskal kultur erakundeak "Animazio kolektiborako tresnak" gaiaren inguruko informazio gaualdi bat antolatzen du bere Uztaritzeko egoitzan. Gaualdia, Pirinio Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin antolatua da, EKEk bere elkartekideak laguntzeko daukan programaren baitan.

Zeintzu dira kultura elkarteendako animazio kolektiborako tresnak?
© EKE

Gure elkarteen baitan komunikazioa hobetzeko eta denen parte hartzea errexteko asmoz, animazio kolektiborako tresna batzuen ezagutza egitea proposatzen dizuegu.

Izan Administrazio Kontseiluaren baitan edo Biltzar Nagusiaren denboran, zuen bazkide, laguntzaile, langile edo orokorkiago publiko ezberdinekin antolatu animazio edo gertakarien karietara, tresna hauek errexki egokitzen eta barneratzen dira.

Mobilizatu, gauzak elgarrekin egin, solastatu, elkar entzun, erabaki: gaualdi honetan, tresna ezberdinak lantzeko aukera izanen da, elkartearen eguneroko bizian erabilgarriak izanen direnak eta animatzailea lagunduko dutenak.

Parte hartu nahi dutenek 2022ko maiatzaren 16a arte dute EKE-ri izena emateko.

Izen emateak eta argibideak: Maia Etchandy  - maia.etchandy@eke.eus / 05 59 93 38 72

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)