Elkano Fundazioarekin elkarlanean, EKE-k "Elkano battela, xumea baina gurea" ikusgarria ekoiztu du
Elkano battela, xumea baina gurea ikusgarria, Euskal kultur erakundeak eta Elkano 500 Fundazioak elkarrekin eraman lehen errealizazioa, bi egituren artean ehundu partaidetza berriari esker sortu da. Musika eta kontakizuna uztartzen dituen ikusgarri hau, Koldo Amestoy kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak sortu dute.
Mugaz gaineko kultura lankidetzaren garatzea Euskal kultur erakundearen lehentasunetarik bat da. Horrela, 2020ko maiatzean, EKE-k eta Elkano Fundazioak partaidetza hitzarmen bat izenpetu zuten lehen aldikotz, literatura eta musika sorkuntzaren bidez euskal itsas ondarearen ezagutza sustatzeko helburuarekin, baina, batez ere, trukaketa artistikoak biderkatzeko. Eta hain zuzen, partaidetza berri horren lehen emaitza Elkano battela, xumea baina gurea ikusgarria da.
Koldo Amestoy kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak sortu Elkano battela, xumea eus gurea sorkuntza Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen balentrietan inspiratua da. Publikoari musikaz eta literaturaz osatu bidaia onirikoa eskaintzen dion ikusgarri horren estreinaldia martxoan izanen da Getarian, pandemiari aurre egiteko neurri berriek aukera ematen badute behintzat. Ipar Euskal Herrian apiriletik goiti aurkeztua izanen da.
Xehetasunak
- Prentsa txostena (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)