"Eleketa, Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketa Larzabalen ikusgai urri hondar arte
"Eleketa, Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketa Larzabaleko Espelletenia ostatu-kulturgunean ikusgai egonen da agorrilaren 21etik urriaren 19ra. Euskal kultur erakundeak ekoiztu instalazio multimedia eta interaktibo honetan Oztibarreko 28 jendek beren bizipenen eta oroimenen berri emanen digute lekukotasun filmatuen eta argazkien bidez. Sartzea urririk.
2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.
EKE-k Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa, ahozko memoriak" multimedia erakusketa xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.
Hazparneko lurraldean estreinatu zen 2020an. 2021eko irailean Donibane Lohizunen erakutsi zen, Hego Lapurdin bildu altxorrak baloratuz.
2021eko udazkenean Donibane Garaziko herriko etxean ezarri genuen eta 2022ko primaderan Baigorrin.
Azkenik Maulen aurkeztu zen 2023ko irailean, Zuberoako lekukotasunak argitan emanez.
Agorrilaren 21etik urriaren 19a arte Larzabalen (Baxenabarre) izanen da ikusgai. Bertan Oztibarreko 28 lekukok (ikus beherago zerrenda eta biografietara loturak) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute bideo-pasarte zonbaitzuen bidez.
Lekukoek utzi familia potretak eta lekukotasun bilketa denboran Euskal kultur erakundeak hartu argazkiak erakutsiak izanen dira ere Espelletenia kulturguneko paretetan zintzilikaturik.
68 bideo-pasarte, 21 erreportaje tematiko, orotara 11 oren lekukotasun ikusgai
Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.
Errportajeen artean, Oztibarre Egunaren karietara, Kanaldude herri telebistarekin partaidetzan EKE-k ekoiztu "Oztibartarrak lekuko" dokumentala aipa daiteke (agorrilaren 17an aurkeztu dena Donaixti-Ibarren).
Maite Barnetche kazetariak (1941-1986) telebista publikoarendako "Euskal Herria orai eta gero" lema pean Iholdi-Oztibarren egin hainbat erreportaje bilduak dira ere erakusketan.
Bestalde, horien denen osagarri, Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioko 22 ikaslek "Etnologo gazte" egitasmoaren baitan sortu erreportaje ttipiak (hiru hilabetez, haien inguruko ezagun batzuk elkarrizketatu eta filmatu dituzte) erakutsiak dira xoko batean.
Erakusketaren gai nagusiak
- Oztibarreko ekonomia tradizionala (laborantza-artzaintza, oihanaren ustiapena, beste ofizioak...)
- Oztibarreko herrietako bizia (etxeko giroa, haurtzaroa, gaztetasuna, elizaren eragina, oroitzapenak...)
- Oztibarre 1960tik hona (kanbiamenduak eta borrokak)
Xehetasunak
Gehiago jakin
- Nane ARHETS (1928, Jutsi)
- Maddia ARRABIT(1928, Donaixti-Ibarre)
- Jean-Marie ASTABIE(1956, Bunuze)
- Jean BACHO (1926, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Marie-Jeanne BOUZOUT (1942, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Jakes CASAUBON (1925, Izura-Azme)
- Jeanne DOXARAN (1921, Bunuze)
- Panpale ERDOZAINCY (1920, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Maijan ETCHART (1942, Pagola)
- Pierre ETCHART (1937, Pagola)
- Alexandre ETCHEBERRY (1931, Arantsusi)
- Gaxuxa ETCHELET (1948, Jutsi)
- Arño ETCHETO (1936, Donaixti-Ibarre)
- Pettiri HARAMBURU (1931, Donaixti-Ibarre)
- Janpierra HARISPURU (1937, Ibarla)
- Kaiet HARISPURU (1948, Hozta)
- Maddi INCHAUSPE (1921, Donaixti-Ibarre)
- Maina ITHURRALDE(1925, Izura-Azme)
- Margitta JAURIBERRY(1929, Bunuze)
- Pierra LACO (1935, Jutsi)
- Jean OLHARAN (1933, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Beñat OURTHIAGUE (1934, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Pierre PETOTEGUY (1935, Jutsi)
- Pierrot PREDAIGNE (1948, Izura-Azme)
- Lucien RUSPIL (1936, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Pierre SALLES (1929, Izura-Azme)
- Xemark URRUTY (1947, Donaixti-Ibarre)
- Laborantzan dena eskuz
Harispuru (9 min.) - Oztibarreko kintoa
Kaiet Harispuru (9 min.) - Eguneroko janaria eta edaria
Panpale Erdozaincy (12 min.) - Sasoineko lanak
Pierra Laco (12 min.) - Izura eta Donapaleuko merkatuak
Pierrot Predaigne (4 min.) - Uso ehiza sareetan Ozkaxen
Maddi Inchauspe (6 min.) - Ikazkina
Maddi Inchauspe (11 min.) - Tratulanta
Nane Arhets (11 min.) - Arotza
Lucien Ruspil (16 min.) - Zapataina
Beñat Ourthiague (14 min.) - Hargingoa aldaketa handiak aitzin
Jean Olharan (18 min.) - Ikazkinak Donaixtin
Juan Cruz Perez (4 min.) - Gartak
Jean-Marie Astabie (7 min.) - Ibarla, Izura : dantza eta antzerkiaren egoera bi belaunalditan zehar
Jean-Marie Astabie (10 min.) - Janpierra kantari
Jeanpierra Harispuru (9 min.) - Mauleko kolegioaren diziplina
Alexandre Etcheberry (12 min.) - Errekisizioa. Okupazioa
Pierre Salles, Alexandre Etcheberry (10 min.) - Bigarren mundu gerlako oroitzapenak
Jeanne Doxaran (13 min.) - Algeriako gerla
Pierre Petoteguy (20 min.) - Sendagintza & ezteiak XX. mendeko lehen erdian
Aña Duhart (5 min.)
- Gazteak eta geroa
(1972, 16 min. RBF06047663) - Ibarlako antzerki taldea
(1980, 15 min. BO00001273767) - Izura
(1985, 14 min. RBC06033517) - Arrozeko kapera
(1981, 17 min. RBC06011988)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)