"Eleketa, Iholdi-Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketa Irisarrin ikusgai
"Eleketa, Iholdi-Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketa Irisarriko Ospitalea Departamenduko ondare hezkuntzarako zentroan egonen da ikusgai urriaren 24etik azaroaren 30a arte (Sartzea urririk). Euskal kultur erakundeak ekoiztu instalazio multimedia eta interaktibo honetan Iholdi-Oztibarre lurraldeko 55 jendek beren bizipenen eta oroimenen berri emanen digute lekukotasun filmatuen eta argazkien bidez. Kultura ondare immaterialaren nazioarteko lehen egunaren ospatzeko (urriaren 17a) antolatu ekitaldien zerrendan sartu du UNESCO erakundeak.
2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.
EKE-k Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa, ahozko memoriak" multimedia erakusketa xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.
122 bideo-pasarte, 40 erreportaje tematiko, orotara 19 oren lekukotasun ikusgai
Hazparneko lurraldean estreinatu zen 2020an. 2021eko irailean Donibane Lohizunen erakutsi zen, Hego Lapurdin bildu altxorrak baloratuz.
2021eko udazkenean Donibane Garaziko herriko etxean ezarri genuen eta 2022ko primaderan Baigorrin. Maulen aurkeztu zen 2023ko irailean, Zuberoako lekukotasunak argitan emanez. Eta azkenik Larzabaleko Espelletenia ostatu-kulturgunean, 2024ko irailean.
Urriaren 24tik azaroaren 30a arte Irisarriko Ospitalea Departamenduko ondare hezkuntzarako zentroan (Baxenabarre) izanen da ikusgai. Bertan Iholdi-Oztibarreko 55 lekukok (ikus beherago zerrenda eta biografietara loturak) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute bideo-pasarte zonbaitzuen bidez.
Lekukoek utzi familia potretak eta lekukotasun bilketa denboran Euskal kultur erakundeak hartu argazkiak erakutsiak izanen dira ere Ospitalea zentroko paretetan zintzilikaturik.
Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.
Erreportajeen artean, Irisarriko Ospitalea eraikinaz bildu lekukotasun bildumak aipa daitezke, 1930-1960 garaiari lotuak, etxea eta aldi berean etxalde bat zelarik.
Maite Barnetche kazetariak (1941-1986) telebista publikoarendako "Euskal Herria orai eta gero" lema pean Iholdi-Oztibarren egin hainbat erreportaje bilduak dira ere erakusketan.
Bestalde, horien denen osagarri, Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioko 22 ikaslek "Etnologo gazte" egitasmoaren baitan sortu erreportaje ttipiak (hiru hilabetez, haien inguruko ezagun batzuk elkarrizketatu eta filmatu dituzte) erakutsiak dira xoko batean.
Azkenik, azpimarratzekoa da bat egiten duela erakusketak UNESCO erakundeak aurten lehen aldiz estreinatu Kultura Ondare Immaterialaren Nazioarteko Egunarekin (2024ko urriaren 17a, ikusi UNESCO-ren webgunea) eta karia hortara antolatu gertakarien artean erreferentziatua izan dela.
Erakusketaren gai nagusiak
- Irisarri - Suhuskune: errituak eta dantzak, herriko gorabeherak, 1960-1980 urteak
- Irisarri - Suhuskune: etxaldeen ibilmoldea, plazako bizia, eskola eta eliza
- Iholdi, Armendaritze eta Landibarre herrietako bizia
- Oztibarreko ekonomia tradizionala (laborantza-artzaintza, oihanaren ustiapena, beste ofizioak...)
- Oztibarreko herrietako bizia (etxeko giroa, haurtzaroa, gaztetasuna, elizaren eragina, oroitzapenak...)
- Oztibarre 1960tik hona (kanbiamenduak eta borrokak)
Xehetasunak
- Maddi AGUERRE (1932, Irisarri)
- Claude ARHANCHET (1942, Landibarre)
- Nane ARHETS (1928, Jutsi)
- Maddia ARRABIT (1928, Donaixti-Ibarre)
- Jean-Marie ASTABIE (1956, Bunuze)
- Jean BACHO (1926, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Marie-Jeanne BOUZOUT (1942, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Jakes CASAUBON (1925, Izura-Azme)
- Marie DAGORRET (1920, Irisarri)
- Jeanne DOXARAN (1921, Bunuze)
- Aña DUHALDE (1925, Iholdi)
- Panpale ERDOZAINCY (1920, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Bernard ETCHART (1938, Irisarri)
- Maijan ETCHART (1942, Pagola)
- Pierre ETCHART (1937, Pagola)
- Joseph ETCHEBEHERE (1936, Irisarri)
- Alexandre ETCHEBERRY (1931, Arantsusi)
- Jeanne-Marie ETCHEGOINBERRY (1924, Irisarri)
- Gaxuxa ETCHELET (1948, Jutsi)
- Arño ETCHETO (1936, Donaixti-Ibarre)
- Beñat ETCHEVERRY (1917, Irisarri)
- Anbrox FRANCHISTEGUY (1936, Iholdi)
- Erramun FRANCHISTEGUY (1925, Iholdi)
- Fernand FRANCHISTEGUY (1928, Iholdi)
- Laurent GARAT (1935, Armendaritze)
- Pettiri HARAMBURU (1931, Donaixti-Ibarre)
- Henri HARAN (1923, Irisarri)
- Mathilde HARAN (1930, Irisarri)
- Janpierra HARISPURU (1937, Ibarla)
- Kaiet HARISPURU (1948, Hozta)
- Jean-Baptiste HEGUY (1935, Iholdi)
- Aña IDIEDER (1925, Irisarri)
- Pierre-Arnaud IDIEDER (1957, Irisarri)
- Maddi INCHAUSPE (1921, Donaixti-Ibarre)
- Kaiet INDABURU (1921, Iholdi)
- Pierre IRIBARREN (1929, Irisarri)
- Maina ITHURRALDE (1925, Izura-Azme)
- Margitta JAURIBERRY (1929, Bunuze)
- Pierra LACO (1935, Jutsi)
- Juanita LACOURREGE (1928, Irisarri)
- Daniel LAGOURGUE (1931, Landibarre)
- Germaine MINABERRY (1935, Irisarri)
- Jean OLHARAN (1933, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Marie-Jeanne OTHARAN (1929, Irisarri)
- André OURET (1931, Suhuskune)
- Ttale OURET (1941, Suhuskune)
- Beñat OURTHIAGUE (1934, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Manex PAGOLA (1941, Landibarre)
- Pierre PETOTEGUY (1935, Jutsi)
- Pierrot PREDAIGNE (1948, Izura-Azme)
- Lucien RUSPIL (1936, Larzabale-Arroze-Zibitze)
- Jean-Pierre SAINTE-MARIE (1934, Landibarre)
- Pierre SALLES (1929, Izura-Azme)
- Beñat SOULE (1947, Irisarri)
- Xemark URRUTY (1947, Donaixti-Ibarre)
- Laborantzan dena eskuz
Harispuru (9 min.) - Oztibarreko kintoa
Kaiet Harispuru (9 min.) - Eguneroko janaria eta edaria
Panpale Erdozaincy (12 min.) - Sasoineko lanak
Pierra Laco (12 min.) - Izura eta Donapaleuko merkatuak
Pierrot Predaigne (4 min.) - Uso ehiza sareetan Ozkaxen
Maddi Inchauspe (6 min.) - Ikazkina
Maddi Inchauspe (11 min.) - Tratulanta
Nane Arhets (11 min.) - Arotza
Lucien Ruspil (16 min.) - Zapataina
Beñat Ourthiague (14 min.) - Hargingoa aldaketa handiak aitzin
Jean Olharan (18 min.) - Ikazkinak Donaixtin
Juan Cruz Perez (4 min.) - Gartak
Jean-Marie Astabie (7 min.) - Ibarla, Izura : dantza eta antzerkiaren egoera bi belaunalditan zehar
Jean-Marie Astabie (10 min.) - Janpierra kantari
Jeanpierra Harispuru (9 min.) - Mauleko kolegioaren diziplina
Alexandre Etcheberry (12 min.) - Errekisizioa. Okupazioa
Pierre Salles, Alexandre Etcheberry (10 min.) - Bigarren mundu gerlako oroitzapenak
Jeanne Doxaran (13 min.) - Algeriako gerla
Pierre Petoteguy (20 min.) - Sendagintza & ezteiak XX. mendeko lehen erdian
Aña Duhart (5 min.) - Kanpoko lanak
André Ouret (5 min.) - Ogi egitea
Ttale Ouret (4 min.) - Hargin ofizioa 1950-1960 urteetan
Bernard Etchart (13 min.) - Irisarriko merkatua
Pierre Iribarren, Aña Idieder, Joseph Etchebehere (6 min.) - Eliza Irisarrin
Maddi Aguerre, Juanita Lacourrège, Marie-Jeanne Otharan, Beñat Etcheverry (7 min.) - Irisartarrak mintzo
Henri Haran, Pierre-Arnaud Idieder, Aña Duhalde, Juanita Lacourrège, Germaine Minaberry, Marie Dagorret, Jeanne-Marie Etchegoinberry, Mathilde Haran, Marie-Jeanne Otharan (40 min.) - Irisarriko toberak 1937an: Henri ikusle gaztea
Henri Haran (10 min.) - Antzerkia Irisarrin (1960-1980)
Pierre-Arnaud Idieder (6 min.) - Herriko idazkaria (1966-1991)
Maddi Aguerre (9 min.) - Harri Beltzako oihana
Daniel Lagourgue (16 min.) - Zuhaitz motak eta erabilpenak
Daniel Lagourgue (14 min.) - Larru-apaintzaile ofizioa
Laurent Garat (12 min.) - Landibarre 1956 arte
Claude Arhanchet (16 min.) - Besta Berri Iholdin: oroitzapenak
Anbrox Franchisteguy, Erramun Franchisteguy, Jean-Baptiste Heguy (9 min.) - "Sortetxeari" eta "Espainiako gerlaz" kantuak
Fernand Franchisteguy (7 min.) - "Agur Iholdiri" kantua
Anbrox Franchisteguy (3 min.) - Mañex Pagola, landibartar semea
Mañex Pagola (9 min.) - Ospitalea, etxalde bat (1930-1960)
Pierre Iribarren, Beñardo Anchorena, Juanita Lacourrège, Germaine Minaberry, Maddi Aguerre, Aña Duhalde, Henri Haran (29 min.) - Ospitalea, etxea (1930-1960)
Pierre Iribarren, Juanita Lacourrège, Germaine Minaberry (29 min.)
- Gazteak eta geroa
(1972, 16 min. RBF06047663) - Ibarlako antzerki taldea
(1980, 15 min. BO00001273767) - Izura
(1985, 14 min. RBC06033517) - Arrozeko kapera
(1981, 17 min. RBC06011988) - Beñat Karrika : Armendaritze - 1. partea
(1985, 13 min. RBC06032960) - Beñat Karrika : Armendaritze - 2. partea
(1985, 15 min. RBC06032995) - Pilota eskuan
(1977, 15 min. BO00001273702) - Iholdiko laborari gazteak
(1972, 15 min. RBF06039681)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)