"Eleketa", Kanaldude herri telebistarekin ekoiztu emankizun berria
"Eleketa, ahozko memoriak" erakusketaren karietara, Euskal kultur erakundeak eta Kanaldudek Eleketa emankizuna ekoiztu dute. Erakusketan ikusgai diren bideo-pasarteetan oinarrituz migrazioa izan da aipagai Baigorrin grabatu lehen zenbaki honetan.
Ordu bateko emankizuna sortzeko Baigorriko erakusketan hautatu bideo sorta bat izan da oinarria. Zati horien ildotik eta gure sei gomiten laguntzarekin migrazioari buruzko hainbat gogoeta aberatsak izan dira.
Michel Itçainaren eta Mamaddi Jaunarenaren pasarteek irudien eta hitzen indarra erakutsi dute: garaian iruditegi oso bat sortu zen Ameriketara migrazioaren inguruan, Amerikar ametsa.
Ondotik Maddi Oçafrain eta Pierre Olhagaray lekukotasunen txanda izan da. Ameriketara joan ziren biak, bata San Francisco-ra, bestea Hego Amerikara. Kulturak eta euskarak duten lekuaz mintzatzeko parada izan da.
Danièle Unhassobiscay eta Catherine Tisset-en lekukotasunen bidez besteekin ditugun harremanak eta elkarrintzak zer eragin duen izan dira aipagai. Azken lau lekukoen oroitzapenen haritik - Jeanne Eliceche, Domingo Lerissa, Henri Aldax eta Martial Inchauspe - muga eta oztopoak izan dira gai nagusi.
Gomitak:
- Maialen Errecart, migrante baten aterpetzailea
- Iban Arregi, Nanterren bizi den urepeldarra
- Henri Oçafrain, luzaz Ameriketan egon bankarra
- Nicole Oçafrain, Ameriketan sortua, Bankan bizi
- Carolina Minaberry, Argentinan sortua eta bizi
- Julen Oillarburu, donamartiritarra
Animatzailea
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)