EKE-k euskal kulturaren diagnostiko partekatua eramaten segitzen du

2021/12/06

Joan den urritik goiti, Euskal kultur erakundeak ELKARTUZ izeneko desmartxa garrantzitsu bat abiarazi du, artista profesionalen eta amaturren, bai eta kultura elkarteen ikusmoldeak biltzeko. Gure xedea: euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egitea ipar Euskal Herrian. Horretarako, identifikatu ditugun 8 kultura alor handi estaliko dituzten tailer tematiko batzuk antolatuak izan dira edo izanen dira datozeen asteetan.

EKE-k euskal kulturaren diagnostiko partekatua eramaten segitzen du
ELKARTUZ bilkura © Jakes Larre (EKE)

Euskal kulturaren inguruko ikusmoldeak trukatzeko, partekatzeko eta proposamenen egiteko parada eskaintzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak ELKARTUZ izeneko bilkura zikloa abiarazi du joan den urritik. Artista profesional eta amaturrak, eta euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteak egiazko konzertazio desmartxa honetan parte hartzera gomit dira.

Gaurko musikak, koru kantua, arte bisualak eta zinema alorrak aztertzeko, tailer berriak antolatuko dira urtarril eta otsaileko ostegun guziz.

Konzertazio honen helburua euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egitea da ipar Euskal Herri mailan, honek datozen urteetako EKE-ren kultura egitasmoa elikatuko duelarik. Helburua da ere, ipar Euskal Herriko kultura eragile ezberdinak elkarretaratzea.

Hori dela eta, trukaketa desberdinen bidez, kultura alor bakoitzeko perzepzioak eta dinamikak ezagutu nahi ditugu. Kolektiboki gogoetatu nahi dugu eta ikuspegi amankomun bat ukan. Bestalde, ondoko egitasmoak lurraldeko elkargoetako kultura politikekin osagarritasunean (Eskualdea, Departamendua, Euskal Hirigune Elkargoa) kontutan hartu beharko dituen erronka kolektiboak identifikatu nahi ditugu ere.

Antzerkia, dantza eta dantzatzeko musika, literatura eta bertsolaritza alorrak landu dituzten tailer tematikoak urrian eta azaroan iragan dira. Gaurko musikak, koru kantua, arte bisualak eta zinema alorrak aztertzeko, tailer berriak antolatuko dira urtarril hondarretik goiti, ostegunetan, 18:00etatik 20:30etara, EKE-ko Uztaritzeko egoitzan.

Desmartxa honetan parte hartu nahi duten pertsonek hemen eman lezakete izena.

Tailerren egutegia

Klikatu alor batean daten ikusteko.
Oro
it: tailer guziak Lota Jauregian iraganen dira, Uztaritzen, 18.00etatik 20.30etara.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)