EKE-ko zuzendaritza posturako hautagaitza deialdia

2020/05/20

Euskal kultur erakundeak zuzendari bat bilatzen du, denbora osoz, iraupen mugagabean, 6 hilabeteko proba garai batekin. Funtzioaren hartzea: 2021eko otsailaren 1a.

EKE-ko zuzendaritza posturako hautagaitza deialdia
Lota Jauregia, Euskal kultur erakundearen egoitza © Jakes Larre (EKE)

Elkarteko administrazio kontseiluaren eta bere lehendakariaren agindupean, zuzendariaren eginkizun nagusia izanen da: urteko kultura egitasmoaren ekoiztea eta administrazio kontseiluari aurkeztea. Honek onetsi-eta, lantaldeak gauzatuko duela zainduko du, aurrekontu onetsiaren norabideei jarraikiz.

Kultura, ondarea eta zientzia proiektuak lurraldearen ezaugarriak, arteen demokratizazioa eta kultura eskubideak, kultura eta arte jardueren aniztasuna eta lurralde-parekotasuna kontuan ukanen ditu; erakundeen politikekin bat eginen du eta haien eskumenen osagarri izanen da.

Hautagaiek motibazio gutun garatua (3 orrialde gehienez) eta CV zehatza helarazi beharko dute "Konfidentziala" aipamenarekin, berantenik 2020ko uztailaren 10eko, helbide honetara: Euskal kultur erakundeko Lehendakari jauna - Lota Jauregia - 64480 UZTARITZE

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)