2025ean, EKE-k Zineskola dispositiboa berriz martxan emanen du

2024/12/01

Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboa berriz bultzatzen dute 2024-2025 ikasturterako. Dispositiboan parte hartu nahi duten irakasleek 2024ko abuenduaren 22a arte dute izena emateko.

2025ean, EKE-k Zineskola dispositiboa berriz martxan emanen du
© Teresa eta Galtzagorri

Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak du antolatzen ondoko partaideekin: Zukugailua, Cinéma & Cultures, Cinévasion, IKAS euskal pedagogia zerbitzua, Hezkunde Nazionala eta Zineuskadi. Ikasleak zinema munduan sartzen hastea eta euskararen praktika ikastetxetik kanpo sustatzea du helburu. Laguntza pedagogiko egoki bat ere eskaintzen die irakasleei.

2025eko martxotik apirilera, EKE-k eta bere partaideek zinema geletara itzultzeko parada eskainiko diete ikasleei hiru filmekin: Grufaloa, Teresa eta Galtzagorri eta Phantom Boy.

Usaian bezala, irakasleei formakuntza saioak eskainiko zaizkie filmen edukiak ikasleekin landu ditzatzen. Parte hartu nahi duten irakasleek 2024ko abenduaren 22a arte dute izena emateko formulario hau betetuz.

Dispositiboaren ibilera

  • Irakasleen formakuntza egunak: 2025eko urtarrilaren 8an eta 15ean
  • Emanaldien egutegia: 2025eko martxoaren 10etik apirilaren 18ra
  • Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohizune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Saint-Louis zinema gela (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia), Getari Enea (Getaria)
  • Izen ematea: Zineskola formularioa betez 2024ko abenduaren 22ko berantenaz
  • Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakoitza zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko
  • Prezioa haurka: 2,80 €
  • Garraioa: eskola bakoitzak bere garraioa antolatuko du autobus konpainiekin zuzenki harremanetan sartuz

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)