Zineskola dispositiboa berriz bultzatzen dugu 2023-2024 ikasturtean
Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboa berriz antolatzen dute 2023-2024 ikasturtean. Parte hartu nahi duten irakasleek 2023ko abenduaren 22a arte dute izena emateko.
Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak du antolatzen ondoko partaideekin: Zukugailua, Cinéma & Cultures, Cinévasion, IKAS euskal pedagogia zerbitzua, Hezkunde Nazionala eta Zineuskadi.
Helburuak honako hauek dira:
- Euskarazko animazio film interesgarriak proposatu euskara irakasleei eta haien lehen mailako ikasleei
- Laguntza pedagogiko egoki bat eskaini
- Euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman
Parte hartu nahi duten irakasleek 2023ko abenduaren 22a arte
EKE-k eta bere partaideek 2024ko martxotik apirilera zinema geletara itzultzeko parada eskainiko diete ikasleei bi filmekin: Yuku eta Himalaiako lorea eta Ainbo.
Usaian bezala, irakasleei formakuntza saioak eskainiko zaizkie filmen edukiak ikasleekin landu ditzatzen. Parte hartu nahi duten irakasleek 2023ko abenduaren 22a arte dute izena emateko formulario hau betetuz.
Dispositiboaren ibilera
- Irakasleen "formakuntza" egunak, filmen aurre-proiekzio batekin: 2024ko urtarrilaren 17a eta 24an
- Emanaldien egutegia: 2024ko martxoaren 4tik apirilaren 12ra
- Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohizune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Saint-Louis zinema gela (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia), Getari Enea (Getaria)
- Izen ematea: Zineskola formularioa betez 2023ko abenduaren 22ko berantenaz
- Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakoitza zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko
- Prezioa haurka: 2,80 €
- Garraioa: eskola bakoitzak bere garraioa antolatuko du autobus konpainiekin zuzenki harremanetan sartuz
Gehiago jakin
- Antolaketa: Zukugailua elkartea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)