EKE-k transkribatu du 1917an Antoine Suhas presoak Alemanian idatzi gutuna
Antoine Suhas Arrangoiztarra 14ko gerlan lau urte pasa egon zen preso Alemanian. Prusiako Komisio fonografikoak egin zizkion grabaketetaz gain, gutun autobiografiko luze bat idatzi zuen, "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian". Euskal kultur erakundeak interes handiko altxor hau bere osotasunean argitaratzen du hemen, Jasone Salaberriak eta Kattalin Totorikak egin transkripzio lanei esker.
Prusiako Komisio fonografikoak grabatu zituenen hamar Euskaldunen artean (ikus Alemaniako 1914-1918ko Euskal presoen grabaketak), Antoine Suhas joriena izan zen ordu bat eta 11 minutu grabaketekin, horien artean "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian" gutun luzearen hastapena. Berlingo Humboldt Unibertsitateko Lautarchiv-ek soinu-artxibo kopiekin batean Euskal kultur erakundeari utzi dokumentazioan, letraren eskuizkribua arribitxi baten pare agertzen da. Stolberg-en zelarik idatzia 1917ko agorrilaren 1ean, Antoine Suhas-ek aurkezpenaz gain zehatz-mehatz deskribatzen ditu: 1914ko abuztuaren 1etik 1917 arteko ibilbidea; orduko baserri giroa eta garaiko eskulanak Euskal Herrian gerla deklaratu egunean; mobilizazio eguna; gerlara partitzea Baionatik eta lehen guduak; etsaien eskuetara erortzea eta presoaldia Alemanian; gerlaz dituen pentsaketak, sorterrian utzi ahaideak beti gogoan dituela.
Letra bi bertsiotan aurkezten da:
- Euskaraz: parez pare emanak, jatorrizko eskuizkribuaren transkripzioa eta egungo arau ortografikoetara (euskalkien / batuaren estandarrena) egokitu bertsioa, Jasone Salaberriaren eskutik | "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian"
- Euskaraz eta frantsesez: Jasone Salaberriaren jatorrizko eskuizkribuaren transkripzioa, parez pare emana Kattalin Totorikaren jatorrizko frantses itzulpenaren transkripzioarekin | "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian" - "La lettre d’un Basque en 1917"
Xehetasunak
- Harremana: Maite Deliart (EKE) - maite.deliart@eke.eus / 05 59 93 38 70
- Antoine Suhas (biografia, grabaketen katalogoa letraren hastapenaren irakurketekin) Mintzoak atarian
- Alemaniako 1914-1918ko Euskal presoen grabaketak
Oihartzun mediatikoak
- Ipar Euskal Herriko Hitza egunkariko artikulua: "EKEk Suhasen 1917ko gutuna plazaratu du"
- TF1 kateko erreportaia: "104 ans après, il entend la voix de son grand-père prisonnier en Allemagne"
- France 3 Euskal Herri-ko erreportaia: "La lettre d'un prisonnier de guerre en Allemagne, rédigée en basque"
- RTL irratiko erreportaia: "Pays Basque : une voix de la Première Guerre mondiale refait surface après 104 ans"
- Sud-Ouest egungariko artikulua: "Pays Basque : il découvre une lettre et des enregistrements de son grand-père datant de la Première Guerre mondiale"
- Le Parisien egungariko artikulua: "Première Guerre mondiale : la voix d'un ancêtre surgie du passé"
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)