EKE-k "Noraezean" instalazio garaikidea koekoiztu du
2004az geroztik, Getxoko Hiriak Iparra galdu gabe festibala antolatzen du Euskal kultur erakundearekin partaidetzan. Festibala horretan, ipar Euskal Herriko artistek toki nagusia dute. 9. edizioaren programazio gehiena ezeztatua izan bada ere, "Noraezean, argazki-misioa euskal paisaietatik barna" erakusketa 2020ko azaroaren 5etik 29ra ikusgai izanen da Getxoko Romo kultur etxean.
Badu hamabost urte baino gehiago Euskal kultur erakundea eta Getxoko Hiria elkartu zirela Iparra galdu gabe festibala antolatzeko. Bi urtetarik egiten den benetako kultur ekitaldi honek, ipar Euskal Herriko kultura Bizkaitar herriko biztanleei hobeki ezagutarazteko parada eskaintzen die, eta Iparraldeko artisten mugikortasuna laguntzeko asmoa du ere bai.
Azaroan zehar iragan behar zen festibalaren 9. edizioa, 2021eko udaberrira gibelatua da. Hala ere, Euskal kultur erakundeak, Getxoko Hiriak eta Getxofotok (Nazioarteko Irudi Festibala antolatzen duen elkarteak) koekoiztu duten "Noraezean, argazki-misioa euskal paisaietatik barna" erakusketa, 2020ko azaroaren 29a arte ikus daiteke Getxoko Romo kultur etxean.
"Noraezean" lanarekin, Jon Gorospe argazkilariak Euskal Herriko paisaiei buruzko hurbilketa berri bat eskaintzen digu. "Ibiltari digital" hots internetetik noraezean eta helburu zehatzik gabe dabilen ibiltaria bihurturik, artistak sarean dauden mapa eta kale-izendegietatik atera ipar eta hego Euskal Herriko ehun irudi berriz argazkitan hartu ditu. Proposamen bisual honekin batera datorren soinu konposizioa aldiz, Xabier Erkiziak ekoiztu du.
Getxoko Hiriarekin daukan aspaldiko partaidetza honen bidez eta Getxofoto elkartearekin berriki egin denarekin, Euskal kultur erakundeak trukaketa artistikoak eta kulturalak biderkatu nahi ditu. "Noraezean" erakusketa ipar Euskal Herrian aurkeztuko da 2021ean.
Xehetasunak
- Harremana: Pantxoa Etchegoin (EKE) - etchegoin@eke.eus
- Argazki-bilduma
- Erakusketaren eskuorria (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)