EKE-k Itzuli izeneko itzultzailearen garapena lagundu du

2022/01/12

Itzuli izeneko itzultzaile neuronal automatikoa eskuragarri da Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) webgunean. Itzulpenak bere baitatik egiten ditu euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara. EEP-k galdeginik, EKE-k dokumentu elebidun andana bat eskaini zituen tresna hau garatzen laguntzeko.

EKE-k Itzuli izeneko itzultzailearen garapena lagundu du

Itzultzaile neuronalak adimen artifiziala erabiltzen duten belaunaldi berriko itzultzaile automatikoak dira. Teknologia horrek giza garunaren  funtzionamendua imitatzen du, hainbat hizkuntzatako datuak aztertuz eta konparatuz, eta kalitate handiko itzulpen automatikoko tresnak egiteko itzulpen-ereduak sortuz.

2019an, Eusko Jaurlaritzak Itzuli izeneko itzultzaile neuronal automatikoa garatu zuen ikerketa aplikatua lantzen duen Vicomtech zentroarekin.
Euskararen eta frantsesaren arteko itzultzailea hobetzeko asmoarekin, Ipar Euskal Herrian, Euskararen Erakunde Publikoari (EEP) egokitu zitzaion horretarako beharrezkoak ziren itzulpen testuak biltzea, tresna elikatzeko.

2021ean EEP-k eta Euskal kultur erakundeak (EKE) izenpetu zuten lankidetza hitzarmen baten baitan, EKE-k bere eke.eus webgunetik datorren testu elebiduneko corpus bat eskaini zuen (18 000 esaldi edo erran-molde inguru itzuliak), egitasmoari ekarpen bat egiteko eta horrela Itzuliren garapena laguntzeko.

Gehiago jakin 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)