EKE-k eta Akitania-Berriko APMAC elkarteak lankidetza teknikoa daramate

2020/07/23

Euskal kultur erakundea eta arte eszenikoei laguntza teknikoa ematen dien Akitania-Berriko APMAC plataforma elkartzen dira Euskal Herriko aretoak hobeki ezagutarazteko.

EKE-k eta Akitania-Berriko APMAC elkarteak lankidetza teknikoa daramate
Larreko kulturgunea © Jakes Larre (EKE)

Akitania-Berriko APMAC elkarteak eskualdeko kulturguneen inbentarioa egiten du besteak beste. Espazio profesionala izan ala neurri ttipiagokoa, zerbitzu horri esker, kultur eragileek ikuskizunen antolaketarako funtsezkoak diren datu teknikoak eskuragarri dituzte.

Partaidetza hitzarmen horretan bermatuz, EKE-k eta Akitania-Berriko APMAC elkarteak ahalak eta baliabide teknikoak partekatzea hitzematen dute, bereziki Euskal hirigune Elkargoko hautetsiek eta eragile kulturalek, baina Akitania Berrikoek ere orokorki, tokiko aretoen inguruko informazio osatuagoa eta eguneratua ukan dezaten.

Adibide batzuk

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)