EKE-k bere elkartekideek eraman 108 egitasmo lagunduko ditu 2022an

2022/02/09

2022ko EKEren egitasmoa zuzendariak aurkeztu eta Administrazio Kontseiluak bozkatu zuen joan den urtarrilaren 29an. Trantsizio egitasmo bat da, partaide ezberdinek izenpetuko duten ondoko lau urtetako proiektuaren oinarriak finkatuko dituena.

EKE-k bere elkartekideek eraman 108 egitasmo lagunduko ditu 2022an
© Séverine Dabadie

Johañe Etchebest zuzendariak aurkeztu proiektuak Euskal kultur erakundearen funtsezko ekintzen jarraipena eskaintzen du, ikuspegi berri bat ekartzen duen ber euskal kulturaren eta euskararen etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz. 

Iturgunetik bateragunera

2022a lau urtetako egitasmo (2023-2026) bati buruzko trantsizio urtea izanen da, proiektu honen erronka EKE bateragune bat bilakaraztea izanen delarik, hots energiek elkar aurkitzen duten eta bateratzen diren leku bat, urrunago joateko. 

Azpimarratu behar da 2022ko kultura egitasmoaren baitan EKEren elkartekideek eraman 108 proiektu sostengatuak izanen direla ondare, transmizio, sorkuntza edo hedapen alorrean. 

Publiko desberdinen eta euskal kulturaren arteko bateragune bat, istorio eta bizipen amankomun bat sortzeko. Eragileen arteko bateragune bat, eraikitze kolektibo baterantz joateko. Instituzioen arteko bateragune bat, harmonia eta eraginkortasun gehiagorekin ekiteko. 

Horrela, egitasmoa funtsezko gogoetetan deklinatuko da, kultura eragileekin eramaten den Elkartuz diagnostikoarekin edo euskal kulturaren aldeko sentsibilizazio estrategia orokor baten garapenarekin. Esperimentazio konkretu batzuk eramanak izanen dira, hala nola sentsibilizazio proiektu batzuen antolatzea ikastetxeetan (HAK) edo sorkuntzak zerrendatuko dituen katalogo baten osatzea ikusgarri horien hedapena sare desberdinetan sustatzeko.

Helburua urte batzuetako egitasmo baten oinarriak aurkeztea da ondoko udazkenean, orain arte erreferentziazko polo eta memorio kolektiboaren zaindari bezala ezagutua den EKE, gaurregun sustatu nahi dugun euskal kulturaren irudiko espazio bat bilakaraziko duena: topaketa, elkarrekin bizitzeko eta emulazio kolektiboaren espazio bat. 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)