EKE-k ateak berriz irekitzen dizkio publikoari
Maiatzaren 11tik goiti, Euskal kultur erakundeak ateak berriz irekitzen dizkio publikoari, baina BAKARRIK hitzordua hartuz. Haatik EKE-ko ahozko ondarearen kontsultagunea hetsirik egonen da beste erabakirik hartu arte.
Euskal kultur erakundeak jakinarazten dizu 2020ko maiatzaren 11tik goiti ateak berriz irekitzen dituela publikoari. Hala ere, errespetatu behar diren osasun neurriak kontuan hartuz, gure harrera fisikoa egokitzen dugu. Ondorioz, EKE-ra etor zaitezke bakarrik hitzordua hartuz (oharra: gure ahozko ondarearen kontsultagunea hetsirik egonen da oraino).
Pertsona bakoitzari bere hitzordura bakarrik etortzeko eta osasun araudiak errespetatzeko galdeginen zaio, bere segurtasunarentzat eta errezibituko duen langilearenarentzat. Etortzeko momentuan, hitzordua hartu duen pertsona bakoitzak abisatu beharko du xilintxa joz. Hitzordurik ez duten pertsonak ez dira EKE-ren barnera sartzen ahalko.
Bestalde, jakinarazten dizuegu gure webguneko kultura agenda gelditua dela aktibitate kulturala normaltasunez berriz hasi arte.
Ulertuko duzuelakoan, laster arte erraten dizuegu.
Xehetasunak
- EKE-rekin harremanetan jar daiteke info@eke.eus helbidera idatziz edo 05 59 93 25 25 telefono zenbakira deituz usaiako irekitze tenoreetan
- Lantaldeko kideen kontaktuak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)