EKE-k eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak bi korealizazio berri aurkezten dituzte
Euskal kulturaren sorkuntzaren eta hedapenaren zerbitzuko den aspaldiko lankidetza bati esker, Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak bi koprodukzio aurkeztuko dituzte 2021eko bigarren seihilekoan. Pozgarria da izeneko kontzertua agorrilaren 27an iraganen da Urruñako elizan, eta Maitasunaren itxiera antzezlana urriaren 20an Baionako Michel Portal antzokian.
Kultura Ministeritzak "Eszena nazional" bezala labelizatu ikusgarrigintza alorreko sorkuntza garaikidearen ekoizpen eta hedapen lekuek, publiko berrietara iristeko eta beste sareetan sartzeko aukera eskaintzen diote euskal kulturari. Horrez gain, Euskal kultur erakundearen eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalaren artean aspaldidanik josia izan den partaidetzak, Eszena nazionalaren programazioan euskal ikusgarrigintzaren presentzia handitzea du xede. Euskal ikusgarriak ekoizteko beharrezkoak diren ahalak eskaintzea da lankidetza honen beste helburua. Euskal kulturaren sorkuntzaren eta hedapenaren zerbitzuko den elkarlan horri esker, Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak, urtero korealizazioak eskaintzen dituzte.
2020an, Euskal kultur erakundeak 30 urte bete zituen. Karia hortara, Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin partaidetzan, Petar Klanac konpositore euskal-kroaziarrari musika sorkuntza garaikide bat idaztea galdetu zion. Bitoriano Gandiagaren olerkietan oinarritu eta Ensemble 0 taldeak interpretatu Pozgarria da ikusgarria, hasiera batean 2020ko azaroan eta ondotik 2021eko apirilean programatua izan zen. Azkenean, agorrilaren 27an emana izanen da, Urruñako elizan.
2021eko bigarren zati honetarako, Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak bigarren korealizazio bat aurkeztuko dute atseginekin: Maitasunaren itxiera. Miren Gaztañaga-k eta Eneko Sagardoy-k antzezturiko lan hau Pascal Rambert-en Clôture de l'Amour-en euskarazko moldaketa da, egileak berak taularatua. Emanaldia 2021eko urriaren 20an aurkeztua izanen da Baionako Michel Portal antzokian.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)