"EKE-Elkar literatura beka 2025": Iparraldeko idazleentzako lehiaketa
Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura biziberritzeko helburuarekin, Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak abian jarri dute 6.000 euroko "EKE-Elkar Literatura Beka"-ren hirugarren edizioa. Bekaren deialdia Ipar Euskal Herriko idazle guziei zuzendua da, adin mugarik gabe, euskaraz idazten dutenentzat. 2025ko deialdiarako hautatu den literatura generoa helduentzako narrazioa izanen da (eleberria, edo ipuin bilduma izan daiteke). Hautagaitzak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 31a.
2021ean, Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-Elkar literatura beka-ren lehen edizioa abiarazi zuten. Lehenengo irabazlea Ziburuko Adur Larrea izan zen, Lurbinttoko ohoinak komikiaren bidez. Istorioa Frantziako Iraultza biharamunean kokatzen da, eta Ezpeleta, Itsasu eta Kanbo inguruetan dabilan ohoin banda baten abenturak kondatzen ditu (gertakari historikoak!).
2023an Idoia Rodriguez-ek bere Euritan liburua kaleratu zuen. Egunkari moduan, Euri izeneko hamabost urteko gazte baten bizipenak kontatzen digu idazleak.
EKE-Elkar Beka 2025
Bi erakundeek berriz ere indarrak batzen dituzte, 6.000 euroko beka hau antolatzeko. Beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko idazleei zuzendua da, eta idazle bati bere proiektua garatzeko aukera eskaintzen dio, sorkuntza eta argitaratze prozesua bultzatuz. Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak helburu argia dute: Ipar Euskal Herriko literatur sorkuntza sustatzea, talentu berriak ezagutera ematea eta literaturaren aniztasuna eta aberastasuna erdigunean jartzea.
Aurten, literatura generoa helduentzako narrazioa izanen da (eleberria edo ipuin bilduma). Hautagaiek 2025eko maiatzaren 31a baino lehen aurkeztu behar dituzte beren proposamenak.
Gehiago jakin
- 2025ko proiektu deialdia (PDF)
- Elkar argitaletxea
- Kontaktua: Frank Suarez (05 59 93 38 76 / frank.suarez@eke.eus)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)